Varios

FOROKOOPek antolatutako mintegian parte hartu du REAS Euskadik

Joan zen ostegunean, urriak 8, Forokoop-ek, Kooperatiba-eztabaidarako foroak, autoeraketaren inguruko mintegia antolatu zuen Arantzazuko Gandiaga Topagunean. Bertan Karmele Artarazek REAS Euskadiko esperientzia aurkeztu zuen beste zenbait arlo batzuetako esperientziekin batera. “Autoeraketa industriala Arrasateko esperientzia kooperatiboan”, “Finantza arloko kooperatibigintzaren ekarpena”, “Ikastolen mugimenduaren oinarri autoeratzaileak”, “Autoeraketa kulturgintzan” eta REAS Euskadiren “Autoeraketa insertzio sozialaren arloan: REAS mugimenduaren esperientzia” […]

9 octubre 2009
Etiquetas:

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Joan zen ostegunean, urriak 8, Forokoop-ek, Kooperatiba-eztabaidarako foroak, autoeraketaren inguruko mintegia antolatu zuen Arantzazuko Gandiaga Topagunean. Bertan Karmele Artarazek REAS Euskadiko esperientzia aurkeztu zuen beste zenbait arlo batzuetako esperientziekin batera. “Autoeraketa industriala Arrasateko esperientzia kooperatiboan”, “Finantza arloko kooperatibigintzaren ekarpena”, “Ikastolen mugimenduaren oinarri autoeratzaileak”, “Autoeraketa kulturgintzan” eta REAS Euskadiren “Autoeraketa insertzio sozialaren arloan: REAS mugimenduaren esperientzia” izan ziren eskainitako aurkezpenak.

Horretaz gain, arratsaldeko saioan, etorkizunerako oinarriak lantzearen inguruan hausnarketa bultzatzeko beste hiru hitzaldi eskaini ziren. Alde batetik, “Autoeraketaren oinarri ideologikoak XXI. Mendean” izenpean, autoeraketa kontzeptuaren nondik norakoak azaldu ziren. Horretarako, Andoni Mujikak LANKI ikertegiak argitaratutako “Autoeraketa globalitatean: Autoeraketa ekonomikoaren kokapena egungo munduan” kuadernoa ardatz hartu zuen. Honen ildora, autoeraketak autosorkuntza, autokudeaketa eta autoantolamendua kontzeptuak hartzen ditu bere gain eta pertsonen eta komunitateen autonomian oinarritutako eraketa bezala ulertzen da.

Bestalde, “Etorkizunerako ildoak Euskal Herriko autoeraketa esparrua sendotzeko” lelopean, Jon Sarasuak egungo gizarteak dituen hiru esparruen inguruko hausnarketa egin zuen: Nola merkatuaren esparrua (pribatutasuna) bizitzaren esparru gehienetan sartu den, bigarren esparrua den estatuaren esparruak geroz eta indar gutxiago edukiz. Eta, azpimarratzekoa Sarasuaren ustetan, hirugarren esparruak, Gizarte antolatuaren esparruak Euskal Herrian daukan indarra. Hirugarren eremu honek beste esparruekin erlazionatzerakoan sortzen dituen gune neuralgikoak aprobetxatzeko ahalegina ezinbestekotzat jo zuen. Eta, amaitzeko, gizarte mugimendu desberdinetatik elkarrekin lantzeko aukera ematen duten hiru puntuak azaldu zituen: Autoeraketaren ideiak aurrera atera lankidetzan (ikerketak, jardunaldiak… antolatuz), proiektu konpartituetan lan egin eta artikulazio instituzionalen beharra (kontaktuak mantentzeko aukera emango duena). Eta, mintegia ixteko, Adrian Zelaiak “Autoeraketa esparrua eta politika publikoak” hitzaldia eskaini zuen.

Loturak:
Hizlarien aurkezpenak
Mintegiko argazkiak

Artículos Relacionados

----