Varios

Garapenerako Hezkuntza IV. Biltzarra- Proposamenak egiteko epea irekita

Atzerako kontaketa hasi da. Hegoak– Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak- Hezkuntza aldatzen, mundua aldatzeko… Hezkuntzako ekintza askatzaile baten alde!. Garapenerako Hezkuntza IV. Biltzarra  antolatzen du.   Biltzarra, 2014ko urriaren 9, 10 eta 11an – Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregian- izango da. Beharrezkoa den informazioa Kongresuko webgunean aurkituko duzue (www.congresoed.org). […]

12 febrero 2014

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Atzerako kontaketa hasi da. Hegoak– Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak- Hezkuntza aldatzen, mundua aldatzeko… Hezkuntzako ekintza askatzaile baten alde!. Garapenerako Hezkuntza IV. Biltzarra  antolatzen du.  

Biltzarra, 2014ko urriaren 9, 10 eta 11an – Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar eta Erakusketa Jauregian- izango da. Beharrezkoa den informazioa Kongresuko webgunean aurkituko duzue (www.congresoed.org). Facebook eta Twitter bidez jarraitzeko aukera ere izango duzu.

Pasaden urtetik Biltzarraren antolakuntzarekin bueltaka gabiltza. Hona hemen, aurreratu duguna:

Batzorde antolatzaileak zenbait unetan topaketaren detaileak adosteko bildu da.

  • Webgunean  ikus ditzakezue Batzorde antolatzaileko partaideak eta babesleak nortzuk  diren , objetiboak, Gai- Lerroak, programaren zirriborroa, metodologia, eztabaidatzeko antolatutako saioak… zeintzuk diren.
  • 2013ko apirilean, Batzorde Antolatzaileak oinarrizko dokumentua prestatu zuen, Garapenerako Hezkuntzaren IV. Biltzarra egin aurretik, proposamen “askatzaileak” zeintzuk izango diren eztabaidatzeko asmoz. Dokumentu hori sektore eta erakunde askori bidali zitzaien, eta horri egindako ekarpenak jaso ziren.
  • Garapenerako Hezkuntzari buruzko III. Biltzarraren ondorioz, 2006. urtean, hiru topaketa egin dira Estatuan, GHko praktikei buruz hausnarketa egiteko. Bartzelonako Entrepobles-ek, Estatuko beste erakunde batzurekin eta Biltzarraren antolatzaileekin batera, azken edizioa, 2013ko abenduan, antolatu egin du. Hemen duzu gertakari horri buruzko informazioa eskuragarri.

Orain, proposamenak  aurkezteko epea zabalik dagoela inportanteena da!!!: Txostenak (2014ko otsailaren 28a iritsi aurretik laburpena aurkeztu behar da, eta, onetsiz gero, apirilaren 30a heldu aurretik azken idazkia aurkeztu behar da), Autokudeatutako Tailerrak (apirilaren 30a iritsi aurretik)  eta Proiektuen Laborategian partekatzeko ekimenak (apirilaren 30a iritsi aurretik). Arauak kontsultatu eta proposamenak eta testuak bidali!!!

Izena emateko epea maiatzaren 14an zabalduko da.  Gehieneko plaza-kopurua 325ekoa da. Kopuru hori bete orduko, izena emateko zerrenda itxiko dugu, edozein egun delarik ere. Izena emateko epeak bi izango dira:

  •  Maiatzaren 14tik uztailaren 14ra bitartean egindako inskripzioen prezioa 60 eurokoa izango da.
  • Uztailaren 15etik irailaren 30era bitartean egindako inskripzioen prezioa 80 eurokoa izango da.

Informazio hau erabilgarria izatea espero dugu eta parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Artículos Relacionados

----