Economía Solidaria

Getxoko Udalak eta REASek Erosketa Publiko Arduratsurako hitzarmena sinatu dute

Getxoko Udalak eta REAS Euskadi-Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak hitzarmena sinatu dute gizarte-klausulen bitartez ekonomia solidarioa eta erosketa publiko arduratsua sustatzeko. Gizarte-klausulak Administrazio Publikoak eskura dituen tresnak dira, kontratatzerako orduan ekimen positiboak egiteko hainbat arlotan, besteak beste, enpleguan, berdintasunean, gizarteratzean, ingurumenaren babesean … Kontratuen Legeak ezartzen dituen baldintzei erreparatuta. Elkarlana hainbat fasetan egingo da: Udalak […]

25 febrero 2013

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Getxoko Udalak eta REAS Euskadi-Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareak hitzarmena sinatu dute gizarte-klausulen bitartez ekonomia solidarioa eta erosketa publiko arduratsua sustatzeko.

Gizarte-klausulak Administrazio Publikoak eskura dituen tresnak dira, kontratatzerako orduan ekimen positiboak egiteko hainbat arlotan, besteak beste, enpleguan, berdintasunean, gizarteratzean, ingurumenaren babesean … Kontratuen Legeak ezartzen dituen baldintzei erreparatuta.

Elkarlana hainbat fasetan egingo da: Udalak 2007-2012 epealdirako bereganatu dituen gizarte-klausulen analisia; klausula horiek ezartzea eta sistematizatzea; langile teknikoen trebakuntza eta emaitzen zabalkundea.

Urteko helburuak ezarriko dira kontratazio publikoaren baldintza-agirietan hainbat irizpide aintzat hartuko dituzten beste horrenbeste gai sustatzeko: baztertzeko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea, Bidezko Merkataritza, Kultura-artekotasuna…

REAS Euskadi-Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea izeneko erakundearen helburua, ekonomia solidarioa eta Euskal Autonomia Erkidegoaren enpresa solidarioak indartzea eta aitortzea da, eraldatze alternatiboak sortzen dituzten esperientziak eta tresnak bultzatuz.

Ekonomia solidarioa eta erosketa publiko arduratsua sustatzeko ekimena, Udalak bertako garapena indartzeko itunak sortu eta elkarlan publiko-pribatuak egiteko duen estrategiaren barruan dago.

Artículos Relacionados

----