Políticas Públicas

Gipuzkoako Foru Aldundiaren erosketa publiko arduratsuari buruzko araua indarrean sartzen da

Erosketa publiko sozialki arduratsuari buruzko klausulen foru araua indarrean dago. GFAko Gobernuak bultzatutako foru arau horrek eragile ugariren ekarpenak jaso ditu eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartu dute. Erosketa publiko sozialki arduratsua bultzatzeko asmoz, Foru Aldundiak eta bere menpeko sozietate guztiek egiten dituzten kontratazio guztietan klausula sozialak txertatuko dira. Irizpide horiek zeintzuk diren eta […]

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Erosketa publiko sozialki arduratsuari buruzko klausulen foru araua indarrean dago. GFAko Gobernuak bultzatutako foru arau horrek eragile ugariren ekarpenak jaso ditu eta Gipuzkoako Batzar Nagusiek aho batez onartu dute.

Erosketa publiko sozialki arduratsua bultzatzeko asmoz, Foru Aldundiak eta bere menpeko sozietate guztiek egiten dituzten kontratazio guztietan klausula sozialak txertatuko dira. Irizpide horiek zeintzuk diren eta kontratuetan nola jasotzen diren arautuko du hemendik aurrera erosketa publiko arduratsuaren foru arauak.

Foru arau hori aurrerapausoa izan da, arlo desberdinetako irizpideak batzen dituelako. «Orain arte ez zegoen araudi orokorrik gai honen inguruan. Baziren gai zehatzen inguruko arauak, adibidez, hizkuntzaren erabilera, genero berdintasuna, edo obretarako onartu zen araua. Arau honekin arlo guztiak bildu ditugu eta kontratu mota guztiei aplikatu ahalko zaie», ohartarazi du Maider Ziganda Zerbitzuetako eta Modernizazioko zuzendariak. Maider Zigandak foru arau honen lanketa gidatu du.

Arau berriaren arabera, Foru Aldundiak egiten dituen kontratuek, zerbitzuez hornitzeaz gain, gizarte justuago bat bultzatzeko politikak ere kontuan hartuko dituzte. Kontratuak esleitzerakoan aintzat hartzen diren irizpideak honakoak dira:

  • Lan merkatura sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak (desgaitasuna duten pertsonak, besteak beste) eta gizarte bazterkeria egoeran edo arriskuan daudenak laguntzea.
  • Lan merkatuan gizonezkoen eta emakumezkoen artean dauden desberdintasunak ezabatzea. Emakumeen okupazio indize baxuko sektoreak kontuan hartzea, ardura postuetan emakumeak kontratatzea, berdintasun planak aurkeztea aintzat hartuko da esleitzeko garaian.
  • Kalitatezko enplegua sustatzea, hau da, enpresa horien langileei eta azpikontratatutako enpresen langileei oinarrizko lan eskubideak errespetatuko zaizkiela eta lan baldintza duinetan eta segurtasunaz lan egingo dutela bermatzea.
  • Ingurumenarekin lotutako irizpideak. Eraginkortasun energetikoa, ahalik eta hondakin gutxien sortzea, tokiko produktuak eta produktu ekologikoak erabiltzea…
  • Bidezko merkataritza sustatzea.
  • Hizkuntzarekin lotutako irizpideak ere aintzat hartuko ditu, legeak ezartzen duen moduan, herritarren hizkuntz eskubideak modu eraginkorrean bermatzeko helburuarekin.

Eragileen artean adostutako araua

Garbiñe Errekondo Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko diputatuaren hitzetan, «sindikatuen, gizarte ekonomiako eragile nagusien eta alderdien partehartzearekin osatu dugu erosketa publiko arduratsuaren foru araua».

Aurreproiektua joan den uztailean aurkeztu zuen Foru Gobernuak. Ondoren, jendaurrean jarri zen eta hainbat eragileen ekarpenak jaso ziren.

Horiek txertatu ostean, Garbiñe Errekondo diputatua eta Maider Ziganda zuzendaria EHNE, ENBA, ELA, LAB eta CCOO sindikatuetako ordezkariekin bildu ziren arauaren edukia azaltzeko eta haien iritziak jasotzeko.

Sindikatuek begi onez ikusi zuten foru araua eta haien ekarpenak egin zituzten. ELAren iritziz, «orain arte araututa zegoenaren aldean aurrerapausoa eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak», eta, horren ondorioz, sindikatuak «balorazio positiboa egin du».

Sindikatuen iritziez gain, gizarte ekonomian diharduten eragileen ekarpenak –Gureak eta REAS elkartearenak- ere jaso zituzten GFAko ordezkariek.

Batzar Nagusietan aurkeztu zen eta eragileek, Bilduk, EAJk, PSEk eta PPk egindako proposamen batzuek isla izan dute foru arauan.  

Maider Zigandaren esanetan, «balorazioa oso positiboa da. Ikusi besterik ez dago aho batez onartu dela Batzar Nagusietan eta sindikatuek balorazio positiboa egin dutela publikoki. Hori ez da askotan gertatzen. Ekarpenak jaso ditugu bai sindikatuetakik, bai gizarte ekonomiaren eragileengandik baita talde politikoengandik ere. Horietako batzuk txertatu dira eta testua hobetzen lagundu dute».

Foru arau honek gizarte justuago baten oinarriak jartzen laguntzeko garrantzitsua da, «kontuan hartuta, Foru Aldundiak 107 milioi euroko kontratazio espedienteak onartu zituela 2013an», gogorarazi du Garbiñe Errekondok. 

Garbiñe Errekondo diputatuak gogorarazi duenez, «gizarte sozialki justuago bat nahi badugu, behar handienak dituzten pertsonak integratzen dituen gizartea nahi badugu, ingurumena, kontsumo arduratsua, hizkuntza eskubideak eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzen dituen gizartea nahi badugu, irizpide horiek kontuan hartzen dituzten enpresak kontratatu behar ditugu».

Foru araua betetzen dela bermatzeko xedez, konpromisoak betetzen ez dituzten enpresak zigortzeko mekanismoak aurreikusten ditu arauak berak. Izan ere, betekizunek funtsezko izaera badute eta ez baditu betetzen, kontratua etengo zaio enpresari. Funtsezko izaera ez badute, kontratuaren aurrekontuaren %10 arteko zigorra ezarriko zaio, ez betetzearen larritasunaren arabera.

Foru Arauaren testua eransten da

Artículos Relacionados

----