Varios

‘GizaLAN’ Enplegu solidarioko programak krisiaren eraginpeko ehun pertsona baino gehiagori eman die lana

Cáritas Bizkaiak eta Carmen Gandarias Fundazioak sustaturik, “GizaLAN” programak -2012rako berrituta dagoenak- onura sozial handia ekarri du; izan ere, pertsona nagusienganako arreta hobetu da, Bizkaiko hogeita hamar erakunde sozial baino gehiagok emandako zerbitzuei esker. [ en archivo adjunto, nota de prensa en castellano y euskera ] 2010ean, Bilboko Eliz Barrutiko Cáritasek eta Carmen Gandarias Fundazioak […]

26 marzo 2012

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Cáritas Bizkaiak eta Carmen Gandarias Fundazioak sustaturik, “GizaLAN” programak -2012rako berrituta dagoenak- onura sozial handia ekarri du; izan ere, pertsona nagusienganako arreta hobetu da, Bizkaiko hogeita hamar erakunde sozial baino gehiagok emandako zerbitzuei esker.

[ en archivo adjunto, nota de prensa en castellano y euskera ] 2010ean, Bilboko Eliz Barrutiko Cáritasek eta Carmen Gandarias Fundazioak ‘GizaLAN’ Enplegu Solidarioko Programa abiarazi zuten; programa hori gure gizartean jasaten ari garen krisi ekonomikoaren ondorioak arintzeko bi erakundeen ekintza esanguratsua da. Izan ere, krisiaren eraginez, langabezia tasak nabarmen egin du gora eta babesik gabe geratzen ari dira maila sozial guztietako pertsonak eta familiak. Izan ere, krisiaren eraginez, langabezia tasak nabarmen egin du gora eta babesik gabe geratzen ari dira maila sozial guztietako pertsonak eta familiak.

Programa horrek helburu bikoitza du: batetik, krisiaren eraginez babesik gabe edo gizartean baztertuta dauden lanik gabeko pertsonei lana ematea, eta bestetik, pertsona horiek Hirugarren Sektoreko edo gizarte-ekonomiako erakundeen lanpostuetan ‘txertatzea’, horien lana gizarte-egoera ahulean dauden taldeetako pertsonei laguntzeko baliagarria izan dadin; horrela, kontratatzen diren pertsona horien lanak on egiten die, zerbitzu horien premian egon arren.  

Hauek dira GizaLanen zuzeneko hiru onurak:

  • Lanik gabe zeuden 101 pertsona kontratatu dira –orain arte- 88 lanpostu berritan, 2010 eta 2012 artean. Batez beste, lan-kontratu horien iraupena 12-18 hilabetekoa da, eta onuradunen artean 73 dira emakumeak eta 28 gizonak.
  • Zalantzarik gabeko onura soziala kontratatu diren pertsona horiek zuzeneko arreta ematen dietelako zerbitzu horien premian dauden milaka pertsonari, eta arreta hori irabazi asmorik gabeko erakundeen bitartez ematen delako.
  • Hirugarren Sektoreko 31 erakunderen gizarte-proiektuak indartzea; horrela, euren jardueretarako bultzagarri bat izan dute, finantziazio ezagatik geldituta zeuden proiektuak berpiztu dira edo, areago, gizarte-programa berriak abiarazi dituzte.  Guztira, 70 gizarte-proiektu bultzatu edo sortu dira –orain arte- aipatutako 31 erakunde horietan.

GizaLan gizarte zibilaren ekimen aitzindaria da, oraingoz finantziazio pribatuaz egiten bada ere, Hirugarren Sektorean enplegua sortzeko; eta onura esanguratsua ekarri du, ez bakarrik gizartearentzat, baita –zeharka- administrazio publikoentzat ere, diru-ekarpenak eta prestazioetan aurreztea ekarri baitu.

GizaLanek kontratatu dituen pertsonak lanpostu hauetan ari lanean:  

  • hurbileko zerbitzuetan, laguntzaile eta zaintzaile gisa, pertsona nagusiei edo etxeko laguntza behar duten gaixoei arreta ematen, baita gurasoen lan orduetan edo prestakuntza orduetan haurrak zaintzen ere.
  • obra txikietarako eraikuntzako profesional gisa, etxebizitzak edo bizitzeko egokiak ez diren etxeak berritzen eta egokitzen. 
  • hezitzaile eta gizarte-langile gisa, minusbaliatuak, adikzioak dituztenak eta gizarte bazterketan edo arriskuan daudenak gizarteratzen laguntzeko.
  • laguntzaile, begirale eta zaintzaile gisa, jantoki sozialetan, haurren eta arazoak dituzten helduen harrera-etxeetan eta etxerik gabeko pertsonentzako aterpetxeetan.
  • enplegatu gisa, gizarteratzeko edo gizarte-ekonomiako enpresetan, hondakinak birziklatzen, arropak eta etxetresna elektrikoak birziklatzen, nekazaritzako ekoizpenetan, etab.

Hiru urteko ibilbidea egin ondoren, GizaLan sendotzen ari da enplegu sorkuntzaren alorrean erreferentziazko programa gisa, eta hurrengo urteetarako jarduera maila handia eta berrikuntza soziala mantentzeko asmoa du, proiektura erakunde berriak erakarriz.

Bilboko Elizbarrutiko Cáritas – Cáritas Diocesana de Bilbao

Cáritasek –Bizkai osoan bazterketa arriskuan dauden pertsonei arreta emateko Eliz Barrutiaren karitate eta gizarte erakundeak-, Bizkai osoan ia 13.000 pertsonarekin gauzatu ditu esku-hartze prozesuak 2010ean; aurreko urtean (2009) baino %2,3 gehiago, baina 2007an baino 3.000 pertsona gehiago izan dira, hau da, oraingo krisia hasi aurreko urte osoan baino gehiago.

Horretarako, gizarte esku-hartzerako arlo desberdinak ditu: harrera, arropa, familia-gizarteratzea, haurrak, nagusiak, laneratzea (enplegua), etxerik gabeko pertsonak, adikzioak, zerbitzu juridikoa eta psikologikoa, etab. Horrez gain, nazioarteko kooperazio programa eta honako sailak eta zerbitzuak: komunitate-animazioa, sentsibilizazioa eta komunikazioa, boluntariotza, ikerketa, prestakuntza…

Nolanahi ere, Cáritasen azken helburua bat bera da orain dela 50 urte sortu zenetik: Justiziaren alde lan  egitea; gure gizartea eraldatu eta gizarte justuagoa lortzea, berdintasunean eta anaitasunean, eta pertsona guztiek –bazterketarik gabe- beren lekua izango dutena.

Carmen Gandarias Fundazioa

Carmen Gandarias Fundazioa erakunde pribatua eta independentea da, eta 1989an sortu zen, gizarteko talde ahulenen premiak asetzeko lanean ari diren irabazi asmorik gabeko erakundeei laguntza ekonomikoa emateko;   hala nola, arriskuan dauden haurrak eta nerabeak, baliabiderik gabeko pertsona nagusiak, gaixoak, minusbaliatu fisikoak eta psikikoak, bazterketa-egoeran edo arriskuan bizi diren pertsonak, etab.

Bere jarduera eremu nagusia  Euskal Herria da, baina babes aktiboa ematen die Espainian edo Hirugarren Munduko herrialdeetan (Asiako Hego Ekialdea, Afrika, Erdialdeko Amerika, Hego Amerika) laguntza eta lankidetza programak garatzen dituzten erakundeei; izan ere, historikoki, horietara bideratu izan ditu bere laguntzen %30 baino gehiago.

Carmen Gandarias Fundazioak ez du hirugarrenen laguntzarik jasotzen, ez publikorik ez pribaturik, eta bere ondaretik hutsetik lortutako diru-sarrerekin gauzatzen du bere gizarte-lana. Gaur egun, laguntza ekonomikoa ematen die gizarteko talde ahulenen alde lan egiten duten Hirugarren Sektoreko 80 erakunde baino gehiagori (fundazioak, elkarteak eta erakunde erlijiosoak). Orain dela gutxi, 2012ko Laguntza Plana onartu dugu, 2,2 milioi eurokoa, hain zuzen.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sartu gure web orrian: www.fundacioncarmengandarias.com

Más información – Informazio gehiago:

Carmelo Corada

Tlf: 94 402 00 99  –  Fax: 94 402 00 98

ccorada@caritasbi.org  – www.caritasbi.org

 

Artículos Relacionados

----