Economía Solidaria

Gizarte-ekonomiaren aldeko apustuari esker 167 lanpostu sortu dira Getxon

Getxoko Udalaren Legealdiko Planeko helburuetako bat da, “jarduera ekonomikoa sustatuz tokiko garapena bultzatzea”z gain, gizarte-ekonomiarekin zerikusia duten enpresa-proiektuak garatzea. Horregatik, Udalak gizarte-erantzukizuna kontuan hartzen duten era horretako ekimenak garatzearen alde egiten dihardu. Laugarren sektoreko ekimen deritzen horiek eragin bikoitza dute: batetik, jarduera ekonomikoa sustatzen dute; eta bestetik, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituen jendearentzako (minusbaliotasunak dauzkatenentzako […]

29 octubre 2013
Etiquetas:

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Getxoko Udalaren Legealdiko Planeko helburuetako bat da, “jarduera ekonomikoa sustatuz tokiko garapena bultzatzea”z gain, gizarte-ekonomiarekin zerikusia duten enpresa-proiektuak garatzea.

Horregatik, Udalak gizarte-erantzukizuna kontuan hartzen duten era horretako ekimenak garatzearen alde egiten dihardu. Laugarren sektoreko ekimen deritzen horiek eragin bikoitza dute: batetik, jarduera ekonomikoa sustatzen dute; eta bestetik, lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituen jendearentzako (minusbaliotasunak dauzkatenentzako edo gizarteak baztertzeko arriskuan daudenentzako) enplegua sortzea bultzatzen dute.

Helburu hori lortzeko, Udala enpresa-ekimen “sozialak” sustatzen dituzten erakundeekin elkarlanean aritu da, eta erakunde horiekin zazpi lankidetza-hitzarmen sinatu ditu. Orain, asmoa da Getxon garatzen ari diren 18 enpresa-ekimen “sozialak” ezagutzera ematea; izan ere, 167 lanpostu sortu dituzte eta urtean 3.000.000 euro baino gehiago fakturatzen dituzte.

 

Informazio gehiagorako, erantsitako dokumentua deskargatu.

 

Artículos Relacionados

----