Varios

Gizarte eta hiri irekiago eta solidarioagoen alde adierazpena

Azken urteotan kezkaz ikusten ari gara zenbait polemika piztu dela, gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonentzako gizarte-atentzioko zerbitzu batzuen kokapenarekin lotuta. Berriena Onartu Zentroa Bilboko Txurdinaga auzora eramateak piztutakoa izan da. Egoera hori dela-eta, eta gatazka zehatz horretaz haraindi, behean sinatzen dugun pertsona eta erakundeek hiri irekiagoa eta solidarioagoa eraikitzearen aldeko mezu bat agerrarazi nahi dugu manifestu […]

26 enero 2010

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Azken urteotan kezkaz ikusten ari gara zenbait polemika piztu dela, gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonentzako gizarte-atentzioko zerbitzu batzuen kokapenarekin lotuta. Berriena Onartu Zentroa Bilboko Txurdinaga auzora eramateak piztutakoa izan da. Egoera hori dela-eta, eta gatazka zehatz horretaz haraindi, behean sinatzen dugun pertsona eta erakundeek hiri irekiagoa eta solidarioagoa eraikitzearen aldeko mezu bat agerrarazi nahi dugu manifestu honen bitartez; halaber, instituzio publikoei, gizarte-eragile eta erakundeei, eta hiritarrei eurei ere bai, elkarrekin lan egitera dei egiten diegu, gure gizartean gizarte-barneratzearen aldeko balio positiboak sustatzeko.

Ezin esan daiteke hiri batean bizi-kalitatea dagoenik, baldin eta, herritarren sorterria, jatorria edo ohiturak kontuan hartu barik, herritar horien guztien gizarte-ongizatea eta eskubideekiko errespetua bermatzen ez badira, eta, bereziki, gizarte-bazterketa eta marjinazioa pairatzen ari diren pertsonenak bermatzen ez badira. Gure auzoak eta gure hiriak ezin egituratu daitezke, alde batera utziz, zenbait arrazoirengatik eta gure geure gizarte-ereduaren eta garapen-ereduaren ondorioz, marjinazio- eta bazterketa-egoeran bizi diren pertsonak.

Gure ustez, hiriek euren hiritarren artean bizikidetza solidarioagoa eta arduratsuagoa sustatu nahi badute, premiazkoa da auzo, herri eta hiri guztiak, bazterketa jasaten duten kolektiboei zuzendutako gizarte-egitasmoetara eta proposamen alternatiboetara irekitzea. Berak sorrarazten dituen arazoak antzematen eta horiei erantzun positiboak ematen dakien gizartea begirunetsuagoa eta habitagarriagoa da, gizarte hori berori osatzen duten pertsona guztientzat.

Pertsona guztiok egon behar dugu prest, geure auzoetan beharrezko diren baliabideak eta ekimenak hartzeko, elkartasunari berez datxezkion balioetan, gizarte-ardura partekatuan eta besteen eskubideekiko errespetuan oinarrituta. Horretara, auzo eta hiri gero eta bidezkoagoa eta integratzaileagoa eraiki ahal izango dugu.

Zeregin horren ardura, lehenengo eta behin, instituzio publikoena da, beroriena baita kolektiborik behartsuenen oinarrizko beharrizanak betetzeko gizarte-baliabideak hornitzeko eginkizuna eta betebeharra, baita baliabide horiek ahalik eta modurik zentzuzkoenean, onenean eta eraginkorrenean garatzerik egon dadin bermatzea ere.

Orobat, haiek bere gain hartu behar duten beste ardura bat, beste gizarte-eragile batzuekin batera, herritarrak gizarte osoaren ongizatearen hobekuntza eta gizarte-kohesioa lortzera bideratutako politikei eta gizarte-ekimenei buruz informatzea eta sentsibilizatzea da.

Interes partikular batzuk defenditzen dituzten auzokide-talde zenbaiten presioek, batzuetan instituzioen inhibizioaz baliatuta, beharrezkoak diren gizarte politikak honda ditzakete. Gizarte-baliabideak eta -zentroak irekitzea edo ixtea, baita udalak gizarte-ongizatearen arloan garatzen duen politika ere, planifikazio eraginkorraren eta arrazoimen lasaiaren mendean egon behar dira, eta ez gizarte-asaldaketa sortzeko balia daitezkeen abagunezko egoeren pean.

Irabazi asmo bako gizarte-erakundeak, beroriek ere, hein handi batean, gizarte-zerbitzu horiek irekitzearen eta mantentzearen ardura-partaide direnez gero, herritarrek euren buruari zuzkitutako ezinbesteko tresnak dira, baina halako zerbitzu zehatz bat bakarrik emateko edo atenditzeko ez ezik, baita gizarte-ehun kohesionatuagoa eraikitzeko ere, eta horren oinarriak behar dute izan: pertsona guztien eskubideen defentsa, ukatu egiten zaizkienena bereziki, eta ardura-partaidetzarekin, elkartasunarekin eta gizarte-barneratzearekin erlazionatutako balioen sustapena.

Horregatik guztiorrengatik, behean sinatzen dugun pertsona eta kolektiboek, 2010 hau -Txirotasunaren eta gizarte-bazterketaren aurkako europar urtea adierazia- hasten delarik, hiri irekiagoa eta integratzaileagoa sustatzen duten ekimenak defenditzen ditugu. Aldezten dugu, lehendik dauden gizarte-baliabideek irautea, eta ez diegu uko egiten, gizartean dauden beharrizanetatik sortzen joan daitezkeen egitasmo berriei. Azken buruan, gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzearekin dugun konpromisoa agertzen dugu.

Atxikipenak jasotzeko loturak

Gizarte esku-hartzeko irabazi asmorik gabeko ondorengo sareek sustatutako ekimena: EAPN Euskadi (Pobrezia eta giza bazterketaren aurkako europar sarea Euskadin), REAS Euskadi (Ekonomia alternatibo eta solidarioaren sarea), Gizardatz (Bizkaiko Gizarte Ekimeneko eta Esku Hartzeko Entitateen Elkartea), Gizatea (Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkartea), ASVAR (Birgaiketa Psikosozialaren Euskal Elkartea), BesteBi (Danok bizilekua izatearen eta aterre bakoen aldeko plataforma).

Artículos Relacionados

----