Ecologismo

Goienerren 2014ko balorazioa

Gabonak ate joka ditugu eta horiekin batera 2014ean gure ekinbideaz barne balorazioa egiteko unea. Asmatu dugunarekin eta ez dugunarekin, eztabaidaezina da 2.500 bazkideen konpromisoari esker eta hamarka boluntarioen ahaleginari esker 2014 hau jardun ekonomiko handiarekin bukatuko dela. Lau pertsonek kudeatuko dute kooperatiba sortutako lau lanpostuei esker, bi jardunaldi osoan eta beste bi jardunaldi erdian. Gogorarazi […]

22 diciembre 2014

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Gabonak ate joka ditugu eta horiekin batera 2014ean gure ekinbideaz barne balorazioa egiteko unea. Asmatu dugunarekin eta ez dugunarekin, eztabaidaezina da 2.500 bazkideen konpromisoari esker eta hamarka boluntarioen ahaleginari esker 2014 hau jardun ekonomiko handiarekin bukatuko dela. Lau pertsonek kudeatuko dute kooperatiba sortutako lau lanpostuei esker, bi jardunaldi osoan eta beste bi jardunaldi erdian. Gogorarazi nahi dizuegu 2013 itxi genuela 1.000 bazkiderekin eta lanpostu bakarrarekin.

Zenbaki sinboliko hauen atzean gure talde osoak egindako lan eskerga dago, jendarteratzeko hitzaldiak, mintzaldi teknikoak, erakunde publikoekin eta pribatuekin, enpresa handiekin zein txikiekin eta arlo askoko kooperatibekin egindako bilerak eta baita amaitu ezineko sukalde lan handia ere, hala nola, itzulpenak, diseinuak, azterlan juridikoak, balantze ekonomikoak eta abar.

Energiari dagokion gaurkotasunaz zer esan. Albisteak klase politikoaren eta energia arloko multinazionalen arteko ustelkeriaz eta iruzurrez gainezka datoz. Bruselatik ere berriek ez dakarte ezer onik, Energia arloko arduradunen izendapen berriak edo politika energetiko sostengaezinen aldeko merkataritza libreko nazioarteko tratatua, adibide. Beste urte bat iraungo du berriztagarrien aurkako eta fosilen aldeko legegintzaldiak estatuan eta latza izango da.

Egoera honek dakarrena da GoiEner osatzen dugun familiak erronkari eutsi behar diogula eta ahal den neurrian gure proiektuak ordezkatzen dituen baloreak zabaldu behar ditugula lau haizetara.

Gutun hau amaitu nahi dugu berri on batekin. GoiEnerren gogo-kide den ekimena sortu da iparraldean. I-Ener du izena eta urte batzuk eman ditugu laguntzen. Elkarlanean aritzea espero dugu datorren 2015ean eta ekoizpen energetikoaren proiekturen bat gauzatu bion artean edo, gutxienez, elkarri lagunduz.

Partaide zaitugu.

Gogora zaitez gure baliabideen erabilera sostengarri eta etikoa egiteaz jai giro honetan. Zuen hurkoekin ondo igaro ditzazuela desira dugu eta datorren 2015ean onena opa dizuegu.

GoiEner Kooperatiba

Artículos Relacionados

----