Varios

Ikasi lankidetzaz «Hegoaldeko herialdeen errealitateak» ikastaroan eta bidaiatu elkartasun auzolandegi batera

Adi egon! «Hegoaldeko herrialdeen errealitatea» ikastaroa egiteko izen-emate epea irekita dago! 40 orduko ikastaro honek bi edizio izango ditu aurten:Donostian eta Gasteizen. Gainera, ikastaroa beteko duten 21 urte baino gehiagoko pertsonek Latinoamerikako herrialde batera bidaiatzeko aukera edukiko dute. Hor, gurekin elkarlanean lan egiten duten erakundeetako baten proiektu bat ezagutu ahalko lukete. Elkartasunean eta garapenerako lankidetzan prestatzeko oinarrizko ikastaroa da. Iparraldean […]

6 octubre 2016

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Adi egon! «Hegoaldeko herrialdeen errealitatea» ikastaroa egiteko izen-emate epea irekita dago! 40 orduko ikastaro honek bi edizio izango ditu aurten:Donostian eta Gasteizen. Gainera, ikastaroa beteko duten 21 urte baino gehiagoko pertsonek Latinoamerikako herrialde batera bidaiatzeko aukera edukiko dute. Hor, gurekin elkarlanean lan egiten duten erakundeetako baten proiektu bat ezagutu ahalko lukete.

Elkartasunean eta garapenerako lankidetzan prestatzeko oinarrizko ikastaroa da. Iparraldean eta Hegoaldearen arteko harremanen inguruko ezagutza eta sentikortasuna areagotzea du helburu. Metodologia errazarekin, irakasle adituekin eta dokumentazio eta material egokiekin, garapen gizatiarrago, bidezkoago eta solidarioagoari laguntzen dion beste bizi eta kontsumo eredu batean sartuko gara.

Donostia > Deustuko Unibertsitatea > Garapena: azaroaren 10etik urtarrilaren 28ra (zubiak eta jaiegunak salbu) > Ostiraletan 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara.

Gasteiz> Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea > Garapena: azaroaren 24tik urtarrilaren 28ra (zubiak eta jaiegunak salbu) > Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Irakaslegoa: Imanol Zubero (UPV-EHU), María Viadero (Mugarik Gabe), Olga Ara eta Wilmer Rickly (Nikaragua), Isa Álvarez (EHNE Bizkaia) eta Vanesa Cachafeiro (SETEM). > Plaza mugatuak! 

Interesaturik al zaude? Ikusi ikastaroaren egitaraua eta eman izena HEMEN. Toki kopurua mugatuta dago! 

Informazio gehiago:

  • Ikastaroaren egitaraua HEMEN
  • Egitarau osoa eta izen emateak HEMEN

Artículos Relacionados

----