Ecologismo

IV. Kooperatiba Berriztagarrien Topaketa, UNCCUERerako beste pauso bat

Joan den urriaren 8an Kooperatiba Berriztagarrien IV. Topaketa ospatu zen Toledon, UNCCUER (Unión Nacional de Cooperativas de Consumidores y Usuarios de Energías Renovables) eta bertako kooperatiba, Econactiva, anfitrioi izanik. Bertan aktiboki aritu zen Goiener, aurreko topaketetan egin izan duen legez. Oraingoan, lantalde bakoitzak Soriako azken topaketatik hona egindako aurrerapenak azaldu zituzten, gogora dezagun bertan UNCCUER eratu zela. […]

9 noviembre 2016

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Joan den urriaren 8an Kooperatiba Berriztagarrien IV. Topaketa ospatu zen Toledon, UNCCUER (Unión Nacional de Cooperativas de Consumidores y Usuarios de Energías Renovables) eta bertako kooperatiba, Econactiva, anfitrioi izanik. Bertan aktiboki aritu zen Goiener, aurreko topaketetan egin izan duen legez.

Oraingoan, lantalde bakoitzak Soriako azken topaketatik hona egindako aurrerapenak azaldu zituzten, gogora dezagun bertan UNCCUER eratu zela. Ikusi ahal izan zen, kooperatiba bakoitzak egindako esfortzuak fruitua ematen ari dirlea eta dagoeneko 17 kooperatibaren babesa duela UNCCUERek.

Goienerekin batera:

Topaketa bezperan, Goienerek aurkezpen bat egin zuen Energia Berde, Ekonomia Sozial eta Hiritargoa Jardunaldietan, bertan merkatu elektrikoaren eta pobreziaren arteko erlazioak azaldu zituen.

energia-verde-economia-social-ciudadania



















Aurreko topaketen inguruko historia piska bat:

Lehen topaketa, Valladoliden izan zen 2015eko ekainaren 6an, EnergÉtica bertako kooperatibaren abio festarekin batera. Bertan kooperatiba elektriko berriztagarri gehienen errealitatea ezagutu ahal izan genuen: momentuko aukerak, eskarmentua, zailtasun berak. Batzuk eta besteok elkar identifikatu ginen lan egiteko motibazio eta moduetan. Bistan geratu zen baita ere, aberasten gaituen aniztazuna eta batera antolatzeko beharra nabarmendu zen, esfortzuak minimizatu eta efektuak handitzeko.

Lehen topaketaren ondorengo sintonia onak hurrengo topaketa bat erraztu zuen Madrilen urte bereko irailaren 26an oraingoan bertako La Corriente kooperatibaren antolaketari esker. Berriztagarrien eta autokontsumoaren inguruko legedia bezalako zailtasun beren aurrean kohesio handiagoa behar genuela argi zegoen. Kooperatiba taldeari forma juridikoa ematea erabaki zen, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Kooperatiba Elkarte izaera ematea aukeratuz. Interes biziena sortzen zuten gaiak aukeratu ziren, hauekin lanean hasteko.

Agenda honekin, Kooperatiba Elkartearen estatutuak adostu ziren eta III. Topaketan, Soriako Megara Kooperatibaren lokaletan Energia Berriztagarrien Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Kooperatiba Elkartea (UNCCUER) eratu zen. Hasera hartako 4 kooperatiben artean, nola ez, Goiener izan zen.

Artículos Relacionados

----