Consumo Responsable

Jantzigintzaren sektoreko miseriazko soldatak desagerraraztea EXIJITU!

Bangladesh-eko Rana Plaza eraikina behera etorri zenean jantzigintzaren sektoreko 1.133 langile hil zirenetik sei hilabete igaro direnean, Arropa Garbia Kanpaina, SETEMen zuzendaritzapean, Soldata Duinak kanpaina martxan jarriko du.Kanpaina hau aldi berean abiaraziko da Europako 15 herrialdetan. Gaur egun, arropa marka handiekin lotutako jantzigintzaren industriak miseriazko soldatak ordaintzen ditu, eta, horregatik, langile askok lanaldi luzeak egin […]

24 octubre 2013

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

Bangladesh-eko Rana Plaza eraikina behera etorri zenean jantzigintzaren sektoreko 1.133 langile hil zirenetik sei hilabete igaro direnean, Arropa Garbia Kanpaina, SETEMen zuzendaritzapean, Soldata Duinak kanpaina martxan jarriko du.Kanpaina hau aldi berean abiaraziko da Europako 15 herrialdetan.

Gaur egun, arropa marka handiekin lotutako jantzigintzaren industriak miseriazko soldatak ordaintzen ditu, eta, horregatik, langile askok lanaldi luzeak egin behar dituzte diru-sarrera osagarriak lortzeko.

Soldata Duinak Kanpainaren helburua da egoera horri buelta ematea Arropa Garbia Kanpainako milaka aktibistaren eta Europako kontsumitzaileen babesarekin. Kanpainan zehar, gizarte presioa egingo da hiru norabidetan:

  • arropa markei eta konpainiei, beren hornidura-kate osoko langileek soldata duina jasotzen dutela bermatzeko beharrezko neurriak har ditzaten eta horretarako pauso egokiak eta neurgarriak eman ditzaten.
  • arropa ekoizten duten herrialdeetako gobernuei, gutxieneko soldatak soldata duinaren estandarrei jarraiki ezartzen direla berma dezaten.
  • Europako gobernuei, Konpainiek beren lantegietako langileen bizitzan duten eraginagatik dagokien erantzukizuna (soldata duina jasotzeko eskubidea barne) onartzen dutela bermatzeko arauketak gara ditzaten.

SINATU ETA ZABALDU: JARRI HEMEN

Artículos Relacionados

----