Economía Solidaria

JuntasEmprendemos Bilbao, 15 proiektu berriren bila!

Ideia edo proiektu bat duzu, eta aurrerapausoa eman eta“ekiteko” erronkari aurre egiteko laguntasuna behar duzu? Taldeko lanaren bitartez ibilbide hau egiten ikusten duzu zure burua, beste batzuengandik/kin konektatuz eta ikasiz? Bilbo edo inguruan bizi diren 15 emakume behar ditugu, beren banakako edo taldeko ekintzailetza-proiektua martxan jartzeko gaitasunak indartu eta zabaltzeko denbora eta gogoa duten emakumeak. […]

18 abril 2016

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Ideia edo proiektu bat duzu, eta aurrerapausoa eman eta“ekiteko” erronkari aurre egiteko laguntasuna behar duzu? Taldeko lanaren bitartez ibilbide hau egiten ikusten duzu zure burua, beste batzuengandik/kin konektatuz eta ikasiz?

Bilbo edo inguruan bizi diren 15 emakume behar ditugu, beren banakako edo taldeko ekintzailetza-proiektua martxan jartzeko gaitasunak indartu eta zabaltzeko denbora eta gogoa duten emakumeak.

http://www.juntasemprendemos.net/bilbao-15-proiektu-berriren-bila/

JuntasEmprendemos emakumeei zuzendutako prestakuntza- eta laguntza-programa da, emakumeen gaitasunak aktibatu eta ezagutzak zabaltzea du helburu, eta gizarte eta/edo taldeko ekintzailetzaren sustapenean jartzen du indarra. Enpresa-eredu eraldatzaileak bultzatu nahi ditugu, jasangarriak eta sozialki arduratsuak diren ekimenen bitartez pertsonetan oinarritutako ekonomiaren alde egiteko. Sareko proiektua ere bada, eta lau autonomia-erkidegotan garatzen da aldi berean (Aragoi, Katalunia, Madril eta Euskadi). Iaz egin zen lehenengo edizioa.

15 Parte-hartzaile behar ditugu

  • Emakume aktiboak, lana bilatzeko, ikastaroetan parte hartzeko, beren auzoetan antolaketa asoziatiboetan parte hartzeko, etb.
  • Beren inguruan esku-hartzeko motibaturik dauden emakumeak, alternatibak sortzeko, bilatzeko eta eraldatzeko gogoarekin.
  • Talde eragile baten barruan dauden emakumeak, taldeko proiektu ekintzailearen ideia dutenak (*)
  • Langabezian dauden emakumeak, epe luzeko langabetuak, batik bat.
  • Ahultasun ekonomiko-egoeran dauden emakumeak,  baina ez larrialdi-egoeran.
  • Lan-merkatutik kanpo sentitzen diren emakumeak: adinarengatik, prestatuegi egoteagatik, esperientzia handia izateagatik edo oraindik esperientziarik ez izateagatik, azkeneko urteak umeak hazten edo norbait zaintzen egoteagatik, atzerritik itzultzeagatik, herrialde honetan ez direlako zure ezagutzak aitortzen edo zure tituluak ezin izan dituzulako baliozkotu, etb.

(*) kasu honetan talde eragileak ez du zertan emakumez soilik osatua egon, baina talde mistoan, erdia baino gehiago, emakumeak izan beharko dira.

Nola funtzionatzen duen

Gaikuntza integraleko ibilbide baten eta metodologia praktiko eta dinamikoen bitartez. Horiek guztiek sormena, adimen kolektiboa eta lankidetza garatzeko balio dute, parte-hartzaile bakoitzaren gaitasunak, baliabideak eta abileziak erreskatatu eta nabarmenduz.

Prestakuntza- eta aholkularitza-saioak honela konbinatuz:

  • 15 prestakuntza-saio, 4 ordukoa bakoitza
  • Bisita inspiragarriak eta ibilaldi ekintzaileak
  • Kontrasterako, ikaskuntzarako eta elkarri laguntzeko talde-aholkularitzak
  • Proiektua martxan jartzeko banakako aholkularitza pertsonalizatuak

Izen-ematea epea

  • Apirilaren 13tik maiatzaren 5era arte, biak barne.

Izena eman nahi dut

Prestakuntza doan da, baina plazak mugatuak dira. Horregatik zera eskatzen dizugu:

1.- Profilarekin eta ezinbestekotzat jotzen diren baldintzekin bat etortzea (fase erdi-helduan dagoen proiektu-ideia eta prestakuntza- eta aholkularitza-prozesuan murgiltzeko denbora izatea)

2.- Inprimaki hau betetzea

Informazio gehiago eta kontaktua

Web orrian edo artxibo albokoan programaren inguruko informazio gehiago (epeak, edukiak, parte-hartzaileen profilak, kontaktua…) aurkituko duzu. Bilbon egingo dugun edizioa ColaBoraBoratik dinamizatuko dugu. Horri buruz eduki dezakezun edozein zalantza argitzeko, hona idatzi diezagukezu:

Rosa Fernández

info@colaborabora.org

http://www.colaborabora.org

@ColaBoraBora

Artículos Relacionados

----