Consumo Responsable

«Kontsumo Kontzientea, arduratsua eta transformatzailea» online ikastaroa

SETEMek eskaintzen dituen ikastaroetako batean izena emateko epea hasi da: “KONTSUMO KONTZIENTEA, ARDURATSUA ETA TRANSFORMATZAILEA” online ikastarokoa, alegia. Garapen-eredu neoliberalaren alternatiba teoriko eta praktikoetan sakontzeko on-line prestakuntza da. Ikastaro honetan, kontsumo kritikoaren eta eraldatzailearen bidez aldaketak lortzeko ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditu SETEMek. Gainera, errealitateak aztertuko dira, diskurtsoak, ekimenak eta mugimenduak ezagutuko dira, eta, ororen gainetik, […]

7 marzo 2014

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

NULL
NULL

SETEMek eskaintzen dituen ikastaroetako batean izena emateko epea hasi da: “KONTSUMO KONTZIENTEA, ARDURATSUA ETA TRANSFORMATZAILEA” online ikastarokoa, alegia. Garapen-eredu neoliberalaren alternatiba teoriko eta praktikoetan sakontzeko on-line prestakuntza da. Ikastaro honetan, kontsumo kritikoaren eta eraldatzailearen bidez aldaketak lortzeko ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditu SETEMek.

Gainera, errealitateak aztertuko dira, diskurtsoak, ekimenak eta mugimenduak ezagutuko dira, eta, ororen gainetik, benetako eta hurbileko alternatibak planteatuko dira. Interesdunek martxoan eman dezakete izena ikastaroan, eta apirilaren bigarren astean hasiko da.

60 ordu izango ditu guztira maila altuko irakasleekin, hala nola hauekin: Carlos Ballesteros (Comillasko Universidad Pontificiako irakaslea eta kontsumo arduratsuaren arloko aditua), Katherine Higuita (soziologoa eta ikerlari aditua gazteriaren, ingurumenaren eta landako garapenaren arloetan. Setem-en Kolonbiako erakundekide den Penca de Sábila Korporazio Ekologiko eta Kulturalaren kidea), Jordi Calvo (Kataluniako ekonomialaria eta gizarte-mugimenduen, bakearen kulturaren eta armagintzaren inguruko ikerlaria. Justicia i Pau-ren kidea) eta Mikel Kormenzana (baserritarra eta EHNE Bizkaia elkarteko kidea).

izena eman nahi baduzu, sakatu hemen.

Artículos Relacionados

----