Ecologismo

Lagundu Iberdrola-Endesak Garoña ireki ez dezaten

Jakingo duzunez, Iberdrolak eta Endesak Garoña zabaldu eta biltegi nuklearra jarri nahi dute Ebro ibaiaren goialdean. Ibai honetatik beste inon baino nekazari eta ardo ekoizle gehiago bizi dira. Zentral hau 40 urterako proiektatu zen baina 17 urte gehiagoz luzatu nahi dute, nahiz eta Txernobilen eta Fukushiman gertatutako giza eta ekonomi hondamendia sekulakoa izan zen: 200.000 […]

17 diciembre 2015
Etiquetas:

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Jakingo duzunez, Iberdrolak eta Endesak Garoña zabaldu eta biltegi nuklearra jarri nahi dute Ebro ibaiaren goialdean. Ibai honetatik beste inon baino nekazari eta ardo ekoizle gehiago bizi dira.

Zentral hau 40 urterako proiektatu zen baina 17 urte gehiagoz luzatu nahi dute, nahiz eta Txernobilen eta Fukushiman gertatutako giza eta ekonomi hondamendia sekulakoa izan zen: 200.000 hildako, 500.000 desplazatu eta 680.000.000.000 euroko galerak, orain arte. Etorkizunean gehiago.

Istripu nuklearra gertatuko balitz hobe ez pentsatzea: Ebro, Zadorra, Orduntetik… edaten dugun ura kutsatuko litzateke, Ebro osoan ezin izango litzateke ureztatu, Errioxa ardoa zakar bonu bihurtuko litzateke…

Iberdrolak eta Endesak ez dute Europako Batasunak Fukushiman gertatutakoa eta gero (Garoñaren modelo berekoa da) agindutako konponketarik egingo, berriro zabaltzearekin irabaziko dituzten 100 milioi horiek gastatuko lituzketelako. Zentzudunak diren beste herrialdeek ikasi dute aldiz: Alemaniak zentral guztiak itxiko ditu, Belgikak Garoña-Fukushima bezalako bi itxiko ditu segurtasun faltagatik.

ASKI esateko ordua da. Iberdrola eta Endesari bere bezeroak izateari utziko diogula esan behar diegu eta hau denon artean egin behar dugu, indarrez eta lehenbailehen. Orain arte 5.000 pertsona baino gehiago joan gara enpresa hauetatik baina 40.000 izatera heldu behar dugu boikot ekonomikoa nabarmena izan dadin.

Horregatik bidaltzen dizugu informazio hau ondo baderitzozue honakoa egin dezazuen:

  • Erakunde moduan Portabilitaterako Adierazpena sinatzea, hau da, Garoña irekitzen badute Iberdrola-Endesako bezeroak izateari utziko diezuela
  • Zuen bazkide, langile eta abarrei informazio hau bidaltzea. Horretarako ohar txiki bat duzue loturekin adierazpena edo portabilitatea nola egiten den azaltzeko. Baita berripaper bat ere.
  • Edo gai honen inguruan zuek egoki ikusten duzuena egin dezazuen.

Mila esker gure seme-alaben etorkizuna arriskuan ez jartzen laguntzeagatik.

Garoñaren kontrako Foroa

Artículos Relacionados

----