Varios

Lan duina, justiziaren muina

Enpleguari buruzko gure kanpaina sustatzen laguntzeko eskatu nahi dizugu Ez da Caritasen kanpaina bat gehiago, aldi berean salatzea eta proposatzea ahalbidetzen digun ohartarazpena baizik. Enpleguaren duintasunean sakondu nahi dugu, duintasuna ematen duen enpleguan. Kristau komunitatetik gizarteari erakutsi diezaiokegu gauzak beste modu batean egin daitezkeela, harremanetarako beste era bat planteatu. Kanpaina lelo honekin abiatu dugu: “LAN DUINA, JUSTIZIAREN MUINA EGOKI […]

3 abril 2014
Etiquetas:

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Enpleguari buruzko gure kanpaina sustatzen laguntzeko eskatu nahi dizugu Ez da Caritasen kanpaina bat gehiago, aldi berean salatzea eta proposatzea ahalbidetzen digun ohartarazpena baizik. Enpleguaren duintasunean sakondu nahi dugu, duintasuna ematen duen enpleguan.

Kristau komunitatetik gizarteari erakutsi diezaiokegu gauzak beste modu batean egin daitezkeela, harremanetarako beste era bat planteatu.

Kanpaina lelo honekin abiatu dugu: “LAN DUINA, JUSTIZIAREN MUINA EGOKI BIZITZEKO ADINA”, POSIBLEa dela sinesten dugulako.

Francisco Aita Santuak berak hauxe dio: “lan askean, sortzailean, parte-hartzaile eta solidarioan, gizakiak bizitzako duintasuna adierazi eta areagotzen du” (EG-192).

Horregatik, gure ustez, enplegua ez da gure bizi-proiektuei eusteko etekin ekonomiko soila, baizik eta gure gaitasun eta potentzialak garatzeko, pertsonekin harremanak izateko, sare baten parte izateko eta gizartearen parte aktibo sentitzeko ezinbesteko lekua. Berdintasun elementua da. Zentzua ematen digu eta gizarteratzerako giltza bihurtzen da. Langabeziak sakon eragiten du pertsonengan, oinazea sortu, konfiantza hautsi, etorkizunean segurtasun falta eta etsipena eragiten du.

Hala ere, enpleguaren ikuspuntu horrek ez digu begien bistatik kentzen arreta jartzeko beharra, bai kontratazio prozesuetan, bai lan baldintza duinetan, bai egindako lanaren aitorpen ekonomiko egokian.

Gizarte ekonomiaren zenbait formulek eredu ezberdina proposatu eta horren alde lan egiten dute. Helburu eraldatzailea duten benetako aukerak eskaintzen dizkigute gizarte enpresek, gizarteratze kooperatibek, zailtasunetan dauden taldeentzako autoenplegurako ekimenek, tokiko kontsumorako proposamenek, bidezko merkataritzaren aldeko apustuek, banka etikoak….

Eta nik, zer egin dezaket? galderaren aurrean, Caritasek aukera batzuk proposatzen ditu:

  • Soldatapekoa/pentsioduna bazara: eman zure soldatako egun bat hilean eta lagundu iezaguzu lana sortzen.
  • Enpresaria bazara: kontratazio “soziala” aztertu.
  • Administrazioari klausula sozialak, gizarteratzeko enpleguak, enplegu politika inklusiboak eta bestelakoak sustatzea.
  • Kristau elkarteak eskatzen dizue Ondasun Kristauen Komunikazioan parte hartzeko eta kanpaina hau zuen inguruan zabaltzen laguntzeko.

Lan duina, justiziaren muina, posiblea da.

Artículos Relacionados

----