Ecologismo

Prentsa oharra :: Eusko Legebiltzarraren helegitea eguzkiaren zergari :: Gure Energia

Gure Energia [1], Eredu Energetiko Berri Baten Aldeko Plataformaren Euskadiko nodoak [2] irakurketa positiboa egiten du, atzo onartutako helegitearen inguruan [3]. Honek, autokontsumoaren inguruko 900/2015 Errege Dekretuarekin du zerikusia eta bost puntu ditu, non: 1. Eusko Legebiltzarrak “oraingo edo ondorengo” Gobernu zentralari eskatzen dio indargabetu dezala autokontsumo elektrikoa arautzen duen Errege Dekretua. Autokontsumoaren erregulazioak [4], […]

4 noviembre 2015
Etiquetas:

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Gure Energia [1], Eredu Energetiko Berri Baten Aldeko Plataformaren Euskadiko nodoak [2] irakurketa positiboa egiten du, atzo onartutako helegitearen inguruan [3]. Honek, autokontsumoaren inguruko 900/2015 Errege Dekretuarekin du zerikusia eta bost puntu ditu, non:

1. Eusko Legebiltzarrak “oraingo edo ondorengo” Gobernu zentralari eskatzen dio indargabetu dezala autokontsumo elektrikoa arautzen duen Errege Dekretua.

Autokontsumoaren erregulazioak [4], hilabete hasieran aprobatua izaki, hainbat zordunketa finkatzen ditu sarera konektatutako auto-kontsumitzaileei, hauei kalean Eguzkiaren Zerga deitu zaie. Aldi berean auto-kontsumitzaile txikiak energia soberakina sarera musu-truk ematea behartzen ditu eta balantze garbia erregulazio mota, Europako hainbat herrialdetan aplikatua, baztertzen du. Guzti hau erakunde askok eta praktikan oposizioko alderdi guztiek kritikatu dute [5].

Era berean Eusko Legebiltzarrak Gobernu zentralari alorrari dagokion legedi berria idatz dezala eskatzen dio, europar araudiari jarraiki; zeinak autokontsumoa balantze garbiaz bultzatuko duen eta energia berriztagarriak sustatu.

2. Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, halaber, sei hilabeteko epean aurkez dezala txosten bat, non aipatutako arautegiak EAEn zer ondorio dituen eta bertako eskumen-esparruan arau-marko propio bat garatzeko aukerak aztertuko diren.

3. Energiaren Euskal Erakundeari eskatzen dio alda ditzala elektrizitatearen produkziorako energia berriztagarrien instalazioak sustatzeko gaur egun dituen laguntzak, horiek zabaltzeko asmoz, sare elektrikora konektatuta dauden autokontsumoko instalazioen kasuan izan litezken kostei aurre egiteko. 

Aurreko bi puntuek Euskadin aipatu Dekretuaren eraginak muga ditzakete, honek berriztagarri txikien sektoreak izan duen gelditzea arinduko luke, zeina Dekretuaren lehen zirriborroa argitaratzearekin batera gertatu zen. Honela, sektorearen berrantolaketa eta galdutako lanpostuen berreskuratzea lortuko litzateke, aldi berean EAEk duen proportzioz kanpoko energia mendekotasun maila murriztuz.

4. Gainera, Gasteizko Ganbarak energia elektrikoa ekoizteko ereduari buruzko azterketa eta eztabaidarako Ganberan eratuta dagoen lantaldeari eskatzen dio bere ondorioak aurkeztu ditzala hurrengo bilkura-aldiaren hasieran.

5. Azkenik Arartekoari eskatzen dio 900/2015 Errege Dekretua aztertu dezala euskal herritarrek autokontsumoaren eta balantze garbiaren estrategien garapenerako dituzten eskubideak babeste aldera, estrategia horiek bat etorri behar dutelarik Europako zuzentarauekin eta emisioen arloko nazioarteko protokoloekin.

Gure Energia energia elektrikoa ekoizteko ereduari buruzko azterketa eta eztabaidarako Ganberan eratuta dagoen lantaldean izan zen ekainean [6], energia ekoizpenerako ereduaren azterketa eta eztabaidarako EH Bildu taldeak eskatuta. Bertan, datu frogagarriak aurkeztu zituen garai hartan argitaratu gabea zen Errege Dekretuaren zirriborroaren zentzugabekeriaren inguruan. Hori dela eta, Gure Energiak aldeko botoa eman duten indar politikoei eskerrak ematen dizkie bere babesagatik eta Eusko Jaurlaritzak gaur onartutakoa martxan jartzeko ekin dezala espero du.

Gure Energia autokontsumoa zigortu ordez sustatzeko arau-marko berri bat garatzeko bidean laguntzeko prest dago.

[1]       http://gureenergia.blogspot.com.es/p/quienes-somos.html

[2]       www.nuevomodeloenergetico.org

[3]       http://www.parlamento.euskadi.net/pdfs_acuerdos/2/10/000144.pdf

[4]       https://www.boe.es/boe/dias/2015/10/10/pdfs/BOE-A-2015-10927.pdf

[5]       http://politica.elpais.com/politica/2015/07/27/actualidad/1437998663_517671.html

[6]       http://gureenergia.blogspot.com.es/2015/07/gure-energia-interviene-ante-el.html

Artículos Relacionados

----