Varios

REAS Euskadik “Protagonisten erabakian oinarritutako erakundeak” mintegian parte hartuko du

Urriaren 8an, Oñatiko Arantzazuko Gandiaga Topagunean, autoeraketaren inguruko mintegia antolatu dute FOROKOOPetik. CSCE-EKGK eta Konfekoop erakunde kooperatiboek eratu duten FOROKOOPeri ekarpena egitea da helburua. Autoeraketa pertsonaren burujabetasunean oinarritutako erakundeak sortzea da: edozein eremutako protagonistek (industria, hezkuntza, finantziarioa, soziala, kulturala) izan daitezela beraien norabideak zuzenduko dtusten agente burukabeak, oinarri demokratikoa duten erakundeak sortuaz. Mintegiaren egitaraua bi […]

28 septiembre 2009

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Urriaren 8an, Oñatiko Arantzazuko Gandiaga Topagunean, autoeraketaren inguruko mintegia antolatu dute FOROKOOPetik. CSCE-EKGK eta Konfekoop erakunde kooperatiboek eratu duten FOROKOOPeri ekarpena egitea da helburua. Autoeraketa pertsonaren burujabetasunean oinarritutako erakundeak sortzea da: edozein eremutako protagonistek (industria, hezkuntza, finantziarioa, soziala, kulturala) izan daitezela beraien norabideak zuzenduko dtusten agente burukabeak, oinarri demokratikoa duten erakundeak sortuaz.

Mintegiaren egitaraua bi zatitan banatuko da. Alde batetik, goizean, esperientzia desberdinak emango dira ezagutzera. Arratsaldean, etorkizunera begirako proposamenak landuko dira:

09:30 Harrera.

10:00 Autoeraketa industriala Arrasateko Esperientzia Kooperatiboan (Mikel Uribetxebarria).

10:30 Finantza arloko kooperatibagintzaren ekarpena (Juan Manuel Sinde).

11:15 Atsedenaldia

11:45 Ikastolen mugimenduaren oinarri autoeratzaileak (Koldo Tellitu).

12:15 Autoeraketa insertzio sozialaren arloan. REAS mugimenduaren esperientzia (Karmele Artaraz).

12:45 Autoeraketa kulturgintzan (Jose Mari Sors).

13:15 Bazkaria

14:45 Autoeraketaren oinarri ideologikoak XXI. mendean (Andoni Mujika).

15:15 Etorkizuneko ildoak Euskal Herriko autoeraketa esparrua sendotzeko (Xabier Oleaga, Imanol Igeregi, Adrian Zelaia eta Jon Sarasua).

16:15 Autoeraketa esparrua eta Politika publikoak (Adrian Zelaia).

16:45 Amaiera

Artículos Relacionados

----