REAS Euskadiko 2013ko batzar orokorra ospatu da

Joan den asteazkenean, maiatzak 22, REAS Euskadiko urteroko batzar orokorra ospatu zen Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien Ekitaldi Aretoan. Bertan, REAS Euskadiko kide diren 52 enpresetatik, 43k parte hartu zuten. Gehiengo zabal batekin eta aurkako botorik gabe, 2012ko kudeaketa txostena eta kontuak eta 2013ko kudeaketa plana eta aurrekontua onartuak izan ziren, zeinek elkartearen jarduerari eta aurkeztutako […]

4 junio 2013

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Joan den asteazkenean, maiatzak 22, REAS Euskadiko urteroko batzar orokorra ospatu zen Bilbon, Bizkaiko Batzar Nagusien Ekitaldi Aretoan. Bertan, REAS Euskadiko kide diren 52 enpresetatik, 43k parte hartu zuten.

Gehiengo zabal batekin eta aurkako botorik gabe, 2012ko kudeaketa txostena eta kontuak eta 2013ko kudeaketa plana eta aurrekontua onartuak izan ziren, zeinek elkartearen jarduerari eta aurkeztutako erronkei babesa suposatzen duen.

Batzar honen zati bat Gizateako (Gizarteratzeko eta laneratzeko Euskadiko enpresen elkartea) batzarrarekin batera burutu zen, non lantaldeek egindako lana aurkeztu zen: kudeaketan hobekuntza, gizarteratzeari laguntza, merkatu soziala, erosketa publiko arduratsua, auditoretza soziala eta 2013/2014an martxan jarriko den eta ekonomia solidarioa eta generoaren inguruan arreta jartzen duen talde berria aurkeztu zen.

Azkenik, Peru Sasíak aurreko asteburuan Florentziako batzarrean gertatutakoa kontatu zuen, non Fiare Proiektua Italiako Banca Popolare Étican barneratu den eta Peru Administrazio Kontseiluko kide legez aukeratu duten, 6 gizon eta 7 emakumez osaturik dagoelarik. Hitzaldi honen bitartez, REAS Euskadiren eskutik Fiare proiektuaren laguntza-jarduerak sustatu nahi izan ziren (bazkide eta kapital sozialaren kaptazioa, sentsibilizazioa, finantza-produktuen hedapena, etab.).

 

 

¿Quieres saber más sobre ?

Últimas noticias sobre

Próximos eventos

Recursos

Artículos Relacionados

----