REAS Euskadiren zuzendaritza-batzordearen berritzea

Joan den urtarrilaren 29an, REAS Euskadiren ezohiko batzarra ospatu zen non 2016-2020 eperako zuzendaritza-batzordearen berritzea burutu zen. Topaketa aprobetxatu genuen Tangente Talde Kooperatiboaren interkooperazio esperientzia aurkezteko eta Fiare Banca Etica-ren azken berriei buruz informatzeko. 2016-2020 eperako zuzendaritza-batzorde berriak 54 boto jaso zituen alde eta 1 zuriz, hortaz, honela eratuta dago: Lehendakaritza: Marian Díez, Hegoa Lehendakariordetza: […]

10 febrero 2016

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Joan den urtarrilaren 29an, REAS Euskadiren ezohiko batzarra ospatu zen non 2016-2020 eperako zuzendaritza-batzordearen berritzea burutu zen. Topaketa aprobetxatu genuen Tangente Talde Kooperatiboaren interkooperazio esperientzia aurkezteko eta Fiare Banca Etica-ren azken berriei buruz informatzeko.

2016-2020 eperako zuzendaritza-batzorde berriak 54 boto jaso zituen alde eta 1 zuriz, hortaz, honela eratuta dago:

Baita, zuzendaritza-batzordetik irteten diren pertsonei eskerrak eman zitzaizkien: Josetxu González (Red Social Koopera, S.Coop.I.S.), Peru Sasia (EAEn FIARE proiektua babesteko Elkartea), Gonzalo Rodríguez (Cáritas Bizakia) eta Virginia Lizarraga (Bizitzen Fundazioa).

Honen ostean, Tangente Taldeko (Madril) zuzendari estrategikoa den Rosa Dominguez-ek hartu zuen hitza. Tangente, Madrilgo erkidegoan erreferentea den talde kooperatibo bat da, pertsonen bizi kalitatea eta ingurugiroa hobetzera bideraturiko proiektuen garapenean espezializatuta dago eta ekonomia sozial eta solidarioko 17 enpresa barneratzen ditu, 90 profesional inguru daudelarik.

Rosak Tangenteren lana azaldu zuen, bereziki, taldearen eraketaren jatorria eta garapena, interkooperazio prozesu honen alde positiboak zein zailtasunak aztertuz.

Bere hitzaldia esteka honetan entzun dezakezue eta erabilitako aurkezpena hemen deskarga dezakezue.

Azkenik, Juan Garibik, Fiare Banca Etica-ko bulego-zuzendariak, banku legez eratu zirenetik urte bat igarota, proiektu honen berriak plazaratu zituen, interkooperaziorako tresna ere badelarik.

¿Quieres saber más sobre ?

Últimas noticias sobre

Próximos eventos

Recursos

Artículos Relacionados

----