Economía Solidaria

Taldeka Ekintzailetza taldeak – Silver Economy berezia

Ekintzailetza taldeen Taldeka programak ibilbide luzea du ekintzaileak laguntzen, eta beste norabide bat eman nahi dio bere jarduera profesionalari: negozio-ideia bat garatzea eta proiektuari itxura emateaikuspuntu parte-hartzailea oinarri hartuta. Edizio hau Silver Economy-n oinarrituta dago. Foru Agentziak eta SSI Taldeak diseinatutako programa da, eta kontuan hartzen ditu adineko pertsonen benetako beharrizanak eta biztanleria zahartzearen ondorioz gure gizartean sortzen diren […]

11 abril 2017

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Ekintzailetza taldeen Taldeka programak ibilbide luzea du ekintzaileak laguntzen, eta beste norabide bat eman nahi dio bere jarduera profesionalari: negozio-ideia bat garatzea eta proiektuari itxura emateaikuspuntu parte-hartzailea oinarri hartuta.

Edizio hau Silver Economy-n oinarrituta dago. Foru Agentziak eta SSI Taldeak diseinatutako programa da, eta kontuan hartzen ditu adineko pertsonen benetako beharrizanak eta biztanleria zahartzearen ondorioz gure gizartean sortzen diren erronkak. SSI Taldean pertsonen kolektibo horrekin lan egiten dugu, eta ekintzaileen esku jartzen dugu 30 urteko esperientziarekin lortu dugun ezagutza.

NORI ZUZENDUTA:

  • Langabeei edo enplegagarritasuna hobetu nahi dutenei.
  • Adineko pertsonen beharrizanei erantzungo dien enpresa bat sortu nahi dutenei.
  • Programarekin eta programak adierazten dituen balioekin konprometituta eta Silver Economy-n interesa izanik.

Jaso banako prestakuntza, aholkularitza eta mentoringa jarduneko profesionalen eskutik. Eskarmentua dute zahartzearen sektorean, eta zuzenean ezagutzen dituzte sektore horren inguruan sortzen diren ekintzailetzarako aukerak . Foru Agentziaren eta SSL Taldearen lankidetza.

 

 
Programa honek gehienez ere 500 €-ko beka ematen du parte-hartzaile bakoitzeko (250 €/hil), betiere aurrez aurreko prestakuntzaren % 90era joaten bazara.

 

Artículos Relacionados

----