Políticas Públicas

Ekonomia bidezko, demokratiko eta iraunkorrago baten alde

2015eko abenduaren 20an hauteskunde orokorrak izango direla-eta, REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareen Sarekoek geure proposamenak helarazi nahi dizkiegu alderdi politikoei, gizarte-eragileei eta, oro har, herritarrei, ekonomia bidezko, demokratiko eta iraunkorragoa eraikitzeko. Indar politikoei dei berezia egin nahi diegu, proposamen hauen aurrean duten jarrera ager dezaten, eta beraien hauteskunde-programetan sar ditzaten. REAS Ekonomia Alternatibo eta […]

4 diciembre 2015

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

2015eko abenduaren 20an hauteskunde orokorrak izango direla-eta, REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareen Sarekoek geure proposamenak helarazi nahi dizkiegu alderdi politikoei, gizarte-eragileei eta, oro har, herritarrei, ekonomia bidezko, demokratiko eta iraunkorragoa eraikitzeko. Indar politikoei dei berezia egin nahi diegu, proposamen hauen aurrean duten jarrera ager dezaten, eta beraien hauteskunde-programetan sar ditzaten.

REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sareen Sarea Estatuko elkarte independentea da, eta 1995etik ari da lanean, Ekonomia Solidarioaren Printzipioen Gutuna oinarri hartuta. Gaur egun, REASen, 18 sare daude, 14 autonomia-erkidegoetakoak eta lau sektorialak (hondakinak birziklatzea eta kudeatzea, finantza etikoak, bidezko merkataritza eta energia berriztagarria), eta horiek, guztira, 500 enpresa eta erakunde baino gehiago hartzen dituzte barne. Nazioartean ere aritzen da, RIPESSen bidez (Ekonomia Sozial eta Solidarioa Sustatzeko Kontinente Arteko Sarea).

Eredu politiko, sozial eta ekonomiko berria behar dugu

  • Aldaketa sakona bultzatu behar da, politika sozialei eta ekonomikoei beste orientabide bat emateko, justizia eta zuzentasuna irizpidetzat hartuta, eta ingurumen eta gizarte aldetik iraunkorra den giza garapena sustatuta.
  • Ekonomiak pertsonen zerbitzuan egon behar du berriz, eta ordezkaritza duten instituzioek, gizarte-erakundeek eta herritarrek eragina izan behar dute bultzatu beharreko ibilbide politikoan eta ekonomikoan, demokrazian areago sakontzeko.
  • Ezinbestez geldiarazi behar dira bizitza merkaturatzeko eta publikoak eta erkideak izan behar duten zerbitzuak eta ondasunak merkatu kapitalistaren esku uzteko laguntza ematen duten legeak eta arauak (TTIP, frackinga, toki-administrazioa arrazionalizatzea, energia, etab.).
  • Politikan eta aurrekontuetan lehentasuna eman behar zaie biztanle guztien babes soziala eta ongizatea bermatzen dituzten neurriei eta jarduerei: hezkuntza, osasuna, enplegua, etxebizitza, gizarte-zerbitzuak, gizarteratzea, etab.
  • Eraginkortasun eta zorroztasun handiagoz jokatu behar da, bizitza politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaleko alderdi guztietan emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna bermatzen duten planak eta ekintzak prestatzeko.
  • Konpromiso irmoa izan behar da ingurumenaren iraunkortasunean oinarritutako eredu sozioekonomikoarekin. Pertsonentzat eta ingurumenarentzat kaltegarriak ez diren ekonomia- eta ekoizpen-sektoreak sustatu behar dira.
  • Iruzurrari aurre egin behar zaio, eta mailakatuagoa eta banatzaileagoa den zerga-politika garatu behar da, kohesioa eta babes soziala bermatzen duten zerbitzuei eutsi ahal izateko.
  • Politika publikoen diseinuan eta kudeaketan herritarren parte-hartzea sustatu, herriek eta herritarrek erabakitzeko duten eskubidea babestu, kudeaketa publikoaren kontrol eta gardentasunerako tresnak garatu, eta protesta sozialerako eta herritarren mobilizaziorako legezko murriztapenak kendu behar dira.

Ekonomia sozial eta solidarioa, garapen alternatiboa izateko

  • Pertsonen eskubideak (giza eskubideak, sozialak, ekonomikoak eta kulturalak), eta ingurumenaren zaintza eta sustapena ezinbestean bermatu behar dira, biztanle gehienen interesekin eta ingurumenarekin zerikusirik ez duten arlo ekonomikoko irizpide guztien gainetik.
  • Ekonomia sozial eta solidarioa sustatu behar da, eredu ekonomiko bidezko eta iraunkorragoa eraikitzeko, arlo horretako enpresak sortzeko eta bermatzeko laguntzak, zerga-pizgarriak, abalen funtsak eta finantziazioko lerro bereziak erabiliz.
  • Talde-lanean oinarritutako ekintzailetza sozialaren eredua sustatu behar da. Laguntza berezia eman behar zaie ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen arteko ekintzailetzari, elkar-lankidetzari, eta bestelako ekimen ekonomikoak birmoldatzeari.
  • Ekintzailetzako programetan eta tokiko garapenerako planetan emakumeen beharrizan praktikoak eta interes estrategikoak sartu behar dira, laguntza eman behar zaie kalitatezko enplegua eskura dezaten, eta lanaren banaketan –lan produktiboan eta erreproduktiboan– zuzentasuna bultzatu behar da.
  • Jarduera ekonomikoa bultzatu behar da, ondasun eta zerbitzu erkideak erkidegoan eta lankidetzaz kudeatuz, eta arreta berezia eskaini behar zaie etxebizitzarako eskubidean eta sarbidean dauden hautabideei: kooperatibismoa erabilera lagatzeko aukerarekin, etxebizitza soziala, etab.
  • Zirkuitu ekonomiko alternatiboak bultzatu behar dira, eta laguntza eman behar da bertako ondasunak eta zerbitzuak banatzeko, merkaturatzeko eta kontsumitzeko, batez ere elikagaien esparruan eta elikadura-burujabetzaren ildotik. Truke egiteko molde berriak garatu behar dira: merkatu eta txanpon sozialak, elkarlaneko eta lankidetzako kontsumoa, etab.
  • Ekonomia sozial eta solidarioarekin eta ikuspegi ekologiko eta feministarekin zerikusia duten edukiak eta gaitasunak sartu behar dira hezkuntzako guneetan. Sistema ekonomikoari buruzko pentsamendu kritikoa bultzatu behar da, eta dituen gabezia etikoak erakutsi; era berean, sistema hori gaindituko duten eredu ekonomiko berrien ikerketa sustatu behar da.
  • Kontratu Publikoen Legea aldatzean, sozialki arduratsua den erosketa publikoko neurriak hartu behar dira, gai hauei buruzko klausula sozialen bidez: gizarteratze eta laneratzeko prozesua bultzatzea, ingurumeneko iraunkortasuna eta hurbiltasuneko zirkuituak, irabazi asmorik gabeko eta ekonomia sozial eta solidarioko erakundeei laguntza ematea, aukera-berdintasuneko politikak bultzatzea, bidezko merkataritza, lan-baldintza duinak bermatzea, etab.

Eredu energetiko berria

  • Aurrezki eta eraginkortasun energetikorako osoko plana prestatu eta garatu behar da eraikinetan, garraioan eta industrian.
  • Mugikortasunaren arloan, garraio kolektiboa, elkarlaneko ekonomia eta garraioaren elektrifikazioa bultzatu behar dira.
  • Banatutako sorkuntza elektrikoa era masiboan zabaldu behar da. Balantze garbia duen autokontsumoa edo autoekoizpen elektrikoa bultzatu behar dira (bat-batean kontsumitutako elektrizitateetan bidesaririk sartzen ez duena).
  • Banaketa-sareak udaleko bihurtu behar dira berriz. Sarearen kontrola duenak energiaren kontrola du, oinarrizko ondasuna eta eskubidea. Trantsizio energetiko horretaz baliatuz, erkidegoak era demokratikoan egituratu behar dira, kudeaketa une oro kontrolatu ahal izan dezaten.

Finantzak herritarren zerbitzura

  • Bankuen jardueraren kudeaketa gardena eta iraunkorra sustatu eta arautu behar da. Espekulazioko finantza-produktuetan oinarritutako inbertsio-bankuen jarduera mugatu, eta publikoki kontrolatu behar da.          
  • Nazioarteko neurri eraginkorrak bultzatu behar dira paradisu fiskalak desagerrarazteko, eta kontrol publikoa saihesten duten estrategiak erabiltzen dituzten finantza-bitartekarien jarduera debekatu behar da.      
  • Banku pribatuentzako laguntza publikoak ezabatu, ordain sozialak jarri, eta ezinbestean esku hartu behar da azken erreskateekin lagundutako erakundeen finantza-jardueraren orientabidean.
  • Ekonomia errealaren eta biztanleen beharrizanen zerbitzuan dauden bankuak sustatu behar dira. Finantza publikoetako tresnak garatu behar dira, tokiko giza garapena eta jarduera ekonomiko soziala bultzatzeko eta babes sozialari eusteko.
  • Laguntza eman behar zaie tokiko ekonomietara bideratutako lankidetzako finantza-bitartekaritzako sistemei, aurrezkia eta kredituarekiko eskubidearen onarpena arduraz erabiltzen duten herritar konprometituak izatea sustatzen dituztenei.
  • Finantza etiko, alternatibo eta solidarioko ekimenak sustatu eta bultzatu behar dira. Parte hartu behar da finantza-bitartekaritzako zirkuitu berriak sortzeko, dauden finantza etikoen eta alternatiboen ondoan, errealitate horien inpaktu soziala indartzeko.

Hondakinak kudeatzea, ingurumen- eta gizarte-iraunkortasuna izateko

  • Aurrera egin behar da batere isurketarik gabeko ekonomia zirkularrerantz. Lehentasunez hartu behar dira hondakinen prebentziorako politikak, materia organikoa sorburuan bereizteari lehentasuna ematen dion gaikako bilketa, pilatzeko eta itzultzeko sistemak, eta hondakina berriz erabiltzeko prestatzen duen sistema, balorizatzeko eta zuzenean desagerrarazteko bideen aurrez aurre.
  • Hondakinak kudeatzeko esparruan, lehentasuna eman behar zaie ekonomia sozial eta solidarioko enpresei, eta, horretarako, klausula sozialak eta merkatu-erreserbak ezarri behar dira, enplegua sortzeko eta talde ahulak gizarteratzeko duen balio erantsiagatik sektoreari laguntza emango diotenak.
  • Hondakinak kudeatzeko hierarkiarekin koherentea den ingurumeneko fiskalitatea ezarri behar da: sortutako hondakinen araberako zergak, BEZaren salbuespena berrerabiltzeko prestatutako produktuetan, eta isunak, isuriak bota edo erraustuz gero.

Kultura herrikoia, askea eta merkaturatu gabe

  • Hurbiltasuneko kultura sustatu behar da, eta, bertan, komunitate sortzaileek politika publikoen erdigunean egon behar dute. Azpiegiturak tresna gisa hartu behar dira, ingurune hurbiletik –eta ez megaekitaldietatik– sortzen eta harremanetan jartzen den kulturari bide emateko.
  • Kultura adierazpen sozial kolektibo gisa hartzen duen eredua babestu behar da, komunitateen bizitza aberasteko, esperimentazio sortzailea, gatazkak konpontzeko bideak, eta mundua ulertzeko eta bertan egoteko bestelako moduak sortzen dituzten kontakizunak eskainiz. Ezinbestean urrundu behar dugu kontabilitateko balantzeen diktaduraren azpian dagoen kultura-arloko industriaren ikusmoldetik.
  • Antolaketari dagokionez, EsySetik lankidetzako molde berriak sustatu behar dira, egonkortasun ezarekin, behin-behinekotasunarekin eta lehiakortasunarekin hausteko, eta demokrazia, zuzentasuna eta ingurune biosozialaren zaintza beren filosofiaren funtsa izan daitezen. Horrek ez du esan nahi kulturak ezinbestean igaro behar duenik monetarizatutako edo enpresa-arloko moldeetatik.
  • Lizentzia askeen erabilera zabaldu behar da, diru publikoz finantzatutako kultura-ekoizpenetan nahitaez erabili behar dira, eta obra horiek hobari publikoan sartu behar dira gero, erkidegoek ondasun erkide gisa kudeatutako baliabideen banku baten barruan.

Landa-gune bizi baten alde

  • Tokiko Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunerako Legea kendu behar da, ezkutuan, toki-erakunde txikienak diren ondasun erkideak (ura, basoak, ehiza-esparruak, erreserba mikologikoak) desamortizatu, eta goi-mailako administrazio publikoen esku (udal edo aldundien esku) uzten dituelako.
  • Lurraldearen kontrol publikoa behar da, nekazarien eta industrien arteko enpresek bereganatzen dituzten lurrak eta ura zaintzeko, eta, era berean, ez da baimen gehiagorik eman behar lur azpian erauzketak egiteko: frackingik ez, prospekziorik ez.
  • Ekonomia sozial eta solidarioko lur-bankuak garatu behar dira, publikoak eta/edo partekatuak edota toki-erakundeek kudeatutakoak.
  • Neurri onuragarriak hartu behar dira landa-gunean atzeratuen dauden alderdiak garatzeko, gehienbat mendilerroak, horrela, herri horietako biztanleek, herria utzi ordez, lurraldea zaintzeko lanetan parte hartu ahal izan dezaten.
  • Tokiko nekazaritza eta nekazaritza ekologikoa bultzatu behar dira. Landa-gunean ekoizteko jardueretan aritzen diren pertsonen errentak babestu, eta merkaturatzeko zirkuitu laburrak sustatu behar dira.

Agiria pdf formatuan

Ver en castellano

Artículos Relacionados

----