24May

Ikastaroa: elkarrizketa eta genograma

Buscador de eventos

Ikastaro honek esku-hartzeen kalitatea hobetzeko gakoak eskaintzen ditu, Elkarrizketa eta Genograma tekniketan sakonduz, informazioa biltzeko, diagnostikoa egiteko eta esku hartzerako oinarrizko estrategia gisa.

Eredu sistemikoan oinarrituz eta Elkarrizketa eta Genogramaren bidez, pertsonek, familiek edo taldeek dituzten zailtasunak sakon ebaluatu daitezke, harreman-ikuspegi batetik. Horrek, aukera ematen du maila pertsonalean eta era zirkularrean informazioa biltzeko, sinesmen sistema ezagutzeko eta hipotesien sorkuntzan aurrerapausoak emateko.

Informazio gehiago eta izen-ematea, hemen sakatuz.