29ira
Beste ekonomia baterako liburuak: aurkezpena (Basauri)
Irailaren 29an, astelehena, 19.00etan Basauriko emakumeen etxean, Marienean, beste ekonomia bat posible dela erakutsiko diguten bi libururen aurkezpena egingo da:
- Bizitzaren iraunkortasuna: Ekonomia Solidario, Feminista eta Ekologikoan oinarrituz eginiko ekarpenak. ZZ.EE
- Subversión feminista de la economía: aportes para un debate sobre el conflicto capital-vida. Amaia Pérez Orozco
Aurkezpenerako, Amaia Pérez Orozco, ekonomista eta aktibista feminista, eta REAS Euskadiko Ekosolfem taldea gurekin egongo dira.
Haurtzaindegi zerbitzua egongo da aurretiaz eskatzen duten pertsona ororentzat, reaseuskadi@reaseuskadi.net helbidera email bat bidaliz ume kopurua eta hauen adina zehaztuz.
Gure web orrialdean eskegi dugun berriari esteka hemen daukazue, sare sozialetan zabaldu ahal izateko: beste ekonomia baterako liburuak
Jardunaldi hau zuekin batera igarotzea espero dugu. 29ra arte!