16Sep

Tokiko Administrazio Publikoen erronkak tokiko eta mundu mailako Bidezko Merkataritzaren sustapenerako (Getxo)

Tokiko Administrazio Publikoen erronkak tokiko eta mundu mailako Bidezko Merkataritzaren sustapenerako (Getxo)

Buscador de eventos

Tokiko Administrazio Publikoen erronkak tokiko eta mundu mailako Bidezko Merkataritzaren sustapenerako (Getxo)

Emaús Gizarte Fundazioak eta Getxoko Udalak “Tokiko Administrazio Publikoen erronkak tokiko eta mundu mailako Bidezko Merkataritzaren sustapenerako: Esperientziatik berrituz” jardunaldia ospatuko dute irailaren 16an Getxon.

Emaús Gizarte Fundazioak bidezko merkataritzaren alde egiten du lan, hau modu zabala, solidario eta hegoalde eta iparraldeko errealitatekin bat datorren pertzeptzio batetatik. Hau guztia, gizarte eta ingurumen justiziarako proaktibo eta integrala den tresnatzat hartuz. Horretarako, Emaús Gizarte Fundazioak bidezkoak eta eraldatzaileak diren merkataritza ereduak sustatzen ditu, Ekonomia Solidarioa eta Elikadura Subiranotasunaren proposamenen artean lotura kontzeptualak eta praktikoak ezarriz. 

Zentzu honetan, Emaús Gizarte Fundazioak Getxoko Udalaren esku eta Ciudades Justas programaren barnean aurkeztu nahi dizuegun jardunaldia ospatuko du Getxon irailaren 16an. Parte diren alderdi guztiak integratzea nahiko genuke, hortaz, eraldagarria den bidezko merkataritza tokikoa eta globala lantzen dituen eragile publiko eta pribatuek ekarritako esperientzia ezberdinetik soluzio berriak garatzea.

Tokiko Administrazio Publikoen erronkak tokiko eta mundu mailako Bidezko Merkataritzaren sustapenerako: Esperientziatik berrituz jardunaldia bidezko merkataritza sustatzeko zenbait elkarte aurrera eramaten ari diren ekintzen barruan kokatzen da. Jardunaldiak, hain zuzen, 3 ardatz ezberdin inguruko gaien artean eztabaida sortzea dauka helburu: Saltokiak eta eraldagarria den bidezko merkataritza, Bidezko merkataritzaren inguruko sentsibilizazio esperientziak herrietan eta, bukatzeko, Ekimenen iraunkortasuna eta herritarren partaidetzaren sustapena.

Anima zaitez eta parte hartu!

  • Jardunaldia: Tokiko Administrazio Publikoen erronkak tokiko eta mundu mailako Bidezko Merkataritzaren sustapenerako: Esperientziatik berrituz  Tokia: Getxo Elkartegia, Ogoño kalea 1. Getxo (Bizkaia)
  • Data eta ordua: Irailak 16. 09:30etatik-14:30etara
  • Izena eman irailaren 1etatik 13a arte (doan): jornadagetxo@emaus.com

Sakatu hemen eta irakurri jardunaldiaren egitaraua