27Oct

“Baserritik Mundura. Gure elikaduraren etorkizuna jokoan” ikastaroa (Leioa – Donostia)

“Baserritik Mundura. Gure elikaduraren etorkizuna jokoan” ikastaroa (Leioa - Donostia)

Buscador de eventos

“Baserritik Mundura. Gure elikaduraren etorkizuna jokoan” ikastaroa (Leioa - Donostia)

“Baserritik Mundura. Gure elikaduraren etorkizuna jokoan” UPV-EHUko Hegoa Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuak, Etxalde-Nekazaritza Iraunkorra elikadura burujabetzaren aldeko mugimenduak eta EHNE Bizkaia nekazal sindikatuak antolatu dute 2016 urtean zehar. Orain, kurtsoko ikasleriaren Elikadura Burujabetzako ikerketen jendarteratzea jardunaldien informazioa helarazten dizuegu.

Jardunaldiak UPV/EHUko Leioako (Bizkaia) Kanpusean 2016ko urriak 27an eta Ibaeta-Donostian (Gipuzkoa) urriak 28an izango dira; eta Euskal Herriko hainbat eremutan IEP (Ikerketa Ekintza Parte-hartzailea) metodologiaren pean garatutako ikerketak aurkezteaz gain beste ekimen batzuk ere izango ditugu bertan, besteak beste ICAS saileko azken lau liburuen aurkezpena, Nekazal aldaketak eta Nekazalgoaren Ikerketak jasoz, gaztelaniaz Icaria argitaletxearekin lankidetzan argitaratutakoak.

Nekazaritza-ikerketa eta ezagutzarako sozializazio gune hau zuen interesa sortzea eta akademia eremuan ikuspegi agroekologikoak zabaltzeko baliagarria izatea espero dugu.

Animatu parte-hartzera! 

Izen-ematea: 2016ko urriak 20 baino lehen ( bidali izen-abizenak, e-maila, telefonoa eta parte-hartzen duzun erakundearen izena helbide honetara: hazitegia@hegoa.info )

Archivos adjuntos:

Egitaraua.png