24Apr

Zer egin politika publikoen alorrean elikadura burujabetza bultzatzeko?

Buscador de eventos

Landworkers’ Alliance La Via Campesinako Erresuma Batuko baserritar txikien elkarte bat da. Hemendik bi astetara Euskal Herrian egongo dira 4 kide, hemengo baserritarrekin formakuntzari eta komerzializazioari buruzko elkartruke batean.

Apirilaren 24an, arratsaldeko 19:00tan, Labore Bilbon, solasaldi ireki bat antolatuko dugu, Etxaldekin batera, elikadura burujabetza politika publikoetatik sustatzeko martxan jarri dituzten prozesu partehartzaileei buruz hitz egiteko.

Animatu eta gerturatu! Hitzulpena egongo da.