14ira
Saretuz sarearen VII. Jardunaldiak
Norbanakoa, kontsumo azkarra eta lehiakortasuna nagusi diren sistema honen alternatiba gisa, jardunaldi hauetan komunitarioa dena, zaintzak eta kontsumo arduratsuarekin duten harremana jorratuko dira. Ekimen ezberdinak ezagutzeko aukera izango dugu.
Jardunaldiak doakoak dira, baina izena ematea gomendatzen dugu telefono honetara: 943-453526