Gasteizko Udalak kontratazio gizartearekiko arduratsua eta iraunkorra egiteko jarraibidea

Buscador de recursos

Joan den urteko irailaren 16an, Vitoria-Gasteizko Udalak kontratazio gizartearekiko arduratsua eta iraunkorra egiteko jarraibide bat onartu zuen. Jarraibide hau, jadanik indarrean dagoena, partaidetza prozesu baten ondorioz landu zen, prozesu horretan udaleko teknikariek, udal talde politiko guztiek eta zenbait eragile sozialek parte hartu zutelarik, azken hauen artean REAS Euskadi zegoelarik. Ondoren, Udalak, REAS Euskadiri, jarraibidearen aplikazioaren gida bat eta udaleko sail ezberdinetako teknikariei 11 prestakuntza tailer eskatu zizkion. Anbizio handiko jarraibide bat da, eta, bere ezarpenerako, Gasteizko Udalaren konpromiso argi bat.

Gasteizko Udalak kontratazio gizartearekiko arduratsua eta iraunkorra egiteko jarraibidearen aurkezpena

Kontratazio eta erosketa publiko iraunkorraren barruan, sektore publikoak, bere kontratazio- eta erosketa-jardueren bitartez, zeregin eredugarria bete behar du iraunkortasunari dagokionez.

Horrenbestez, Gasteizko Udalak kontratazio gizartearekiko arduratsua eta iraunkorra egiteko jarraibideak helburu hau du: administrazio-kontratazioaren printzipioak eta beste arlo batzuetan iraunkortasun politikak garatzearekin lotutakoak modu egokian uztartuko dituen kontratazio sistema bat ahalbidetzea, hala nola enpleguaren eta gizarteratzearen alorrean, ingurumenaren alorrean, genero-berdintasunaren alorrean, garapenerako lankidetzaren alorrean eta euskararen sustapenaren alorrean.

Gobernu-ardurak, zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituzten eta Gasteizko Udalaren kontratazio- eta erosketa-prozedurak sustatzen edo izapidetzen dituzten edo prozedura horietan esku hartzen duten pertsonei zuzenduta dago jarraibidea. Orobat, udal-sozietateen kontratazioan klausula sozialen eta ingurumen-arlokoen jarraibideak lantzeko eredu izateko sortu da.

Gasteizko Udalaren kontratuei aplikatuko zaie jarraibidea, eta arauz bete beharrekoa izango da kontratazio-organo guztientzat. Gainera, udal kontratazioak bat etorri beharko du unean-unean indarrean dauden plan estrategiko eta sektore-planekin.

Iturria: Vitoria-Gasteizko Udalaren web ataria

 

 

 

 

Archivos adjuntos:

jarraibidea-gasteiz.pdf