16eka

ALTERNAKTIBA – Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Azoka

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Aurten ere Andoaingo FIARE Taldetik Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Azoka antolatu dugu, ALTERNAKTIBA Azoka.

Herritar antolatuen eskuetan dagoen banketxea da FIARE, akziokako kooperatiba elkarte moduan eratua, lankidetza eta elkartasuna bultzatzea helburu duena.

Badakigu erabaki ekonomiko guztiak etika-erabakiak ere badirela, batzuen onerako zein besteren kalterako izan daitezkeelako. Horregatik, antolatu ditugun ekintzen bidez gure helburua eredu ekonomiko alternatiboak ezagutaraztea da, hartzen ditugun erabakiek gizartean duten eragin zuzena ezagutzera emanaz.

 

Azokan parte hartuko duten taldeak:

 

FIARE Banka Etikoa.

GoiEner irabazteko asmorik gabeko kooperatiba da, gaur egungo eredu energetikoa aldatzeko desira duten milaka pertsona elkartu eta %100ean energia eredu berriztagarria lortzeko lan egiteko helburuarekin.

Ipar-haizea. Zubietako errauskailuaren eraikitzea ekiditeko helburuarekin sortzen da taldea Andoainen. Errauskailuaren ondorio kaltegarrien inguruko informazioa zabaltzea dute helburua, eta sentsibilizazio ekintza ezberdinak antolatzea.

Izarkom. Herritik bertatik sortzen den euskal proiektu kooperatibo eta demokratiko bat da: telefono eta Interneterako zerbitzuetara sarbidea bermatuko digun telekomunikazio zerbitzu multzo batez hornitzeko helburuarekin sortutakoa, kalitatezko baldintza teknikoei egokitutako eta kostu onargarrietan oinarritutako tarifen bitartez.

Kaleratzeak STOPeko Andoaingo Plataforma herritarra kaleratzeen aurrean babesgabe daudenen aldeko lana egiten du eta aholkua, laguntza eta kaleratze-lege bidegabearen aurreko borroka egiten du.

Kontsumo taldea. Aspilla. Produkzio eredu agroekologikoaren bidez, ekoizle- kontsumitzaile harreman zuzena mantentzen da. Andoainen ekoiztutako barazkiak. Kontsumo konsziente eta arduratsua.

Koop57. Aurrezki Etikoa bultzatzen duen finantzaketa zerbitzu kooperatiba da. Bere baliabideak ekonomia sozial eta solidarioa oinarri duten proiektuak maileguz laguntzera bideratzen ditu.

KoopFabrika. Ekonomia sozial berria eta ekintzailetasun soziala sustatzeko programa da. Kooperatiba Fabrika proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko programa da.

Koworking. Coworkinga da lokal bat partekatzea hainbat pertsonaren artean, azpiegiturak partekatuz joan-etorriak nahiz kostuak murrizten baitira, baina, horrez gain, erabiltzaileak ez daude etxean isolatuta eta esperientziak truka ditzakete sinergiak sortzeko.

Nortlan. EAEko lehendabiziko aseguru korriduria etikoa eta elkartasunezkoa. Kudeaketa gizarte arduraz egiteko konpromezua duten aseguruak dira beraien aseguru Partners-ak. Aseguru bakoitzean erdietsitako irabazien % 12 ZUK aukeratzen duzun euskal GKE batetara bideratzen dituzte.

OlatuKoop. Ekonomia sozial eta eraldatzailean jarduten duten enpresa, elkarte, erakunde eta kooperatibek osatzen dute OlatuKoop sarea. Kideen arteko elkartasuna, jendartearen ongizatea, eta gure jarduera ekonomikoak ondare komunari ekarpen bat egitea dira gure helburuak.

Otsaihen. Garagardoa txikian. Hernaniko lau gaztek martxan jarritako proiektua. Artisau garagardoa, iragazi eta pasteurizatu gabea.

PROYDE- PROEGA (Promoción y Desarrollo-Promozioa eta Garapena), izaera pribatuko GGKEa da, lankidetzarako eta garapenerako sortua, laguntza sozialerako eta boluntariotza sustatzeko.

Andoaingo Liburutegia. Alternatiba ekonomikoak, ingurugiroa, elikadura burujabetza eta abarri buruzko liburu eta bideoak jarriko ditu eskuragarria.

Andoaingo FIARE Informazio Puntua Gabriel Aresti 15 (atzekaldean) kokatua dago, hileroko 3. ostegunetan zabalik egongo da, 18:00-19:00ak bitartean. Telefonoa: 943303770. Email helbidea: fiare.andoain@gmail.com.