01Mar

“Globalizazioaren gobernua” aurkezpena

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Globalizazioaz asko hitz egin eta idatzi da. 28. #MgE Dosierrak gai horren oinarrizko alderdi bat aztertu du: alegia, nolabait zuzentzen eta gobernatzen ari diren eta, hala izatekotan, zeintzuk diren hori egiten ari izan daitezkeen edo hori egin nahi duten eragileak. Dosierra gaztelaniaz eta euskaraz dago.

Globalizazioaren gobernua izeneko dosierrean eduki askotariko testuak bildu dira, baina guztiak ez datoz bat. Izan ere, gai kolektiboen gobernantzaren arazoa jorratzeko dagoen ikuspegi aniztasuna islatzen dute. Modu berean, analisirako hainbat ikuspuntu daude eta, ondorioz, erraz egiaztatu daiteke kezka anitz daudela, bai eta arazo berak oso zabalak direla ere.

MgE dosierrak ekonomia-jardueraren dimentsio sozial nagusiei buruzko analisirako, hausnarketarako eta eztabaidarako proposamen bat dira. Hiru hiletik behin argitaratzen dira, eta zenbaki bakoitzak gai monografiko bat lantzen du, diziplinartekoak izan nahi duten hainbat kolaborazio barnean hartuta.

Itxura denez, globalizazioa ez da kontrolik gabeko prozesu anarkiko bat, ez bere osotasunean, behintzat; zenbait eragilek bera zuzentzen ahalegintzen ari dira. Nazioarteko erakundeak, estatuak, enpresak, GGKE-ak… Zer rol dauka horietako bakoitzak? 

Galdera hori erantzuten saiatuko dira martxoaren 1ean egongo den mahai inguruan, arratsaldeko 18:30etan Ekonomisten Euskal Elkargoaren egoitzan (Rodríguez Arias Kalea 4, Bilbo).

José Ángel Moreno (Mugarik Gabeko Ekonomialariak)
Jose Ramón Mariño (ATTAC)
Júlia Martí (OMAL)