12abe

Abenduan… Ez kontsumitzera jolastuko dugu?

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Topaketa: Hitzaldia “Hezkidetza familian: berdintasunean heztearen garrantzia” (DOAKO SARRERA)

  • Noiz? Abenduak 12, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara.
  • Non? alburua Gizarte Etxea (Vitoria-Gasteiz) .

Hizlaria:

Ilazki Gainza Giraldo, Kalaka Komunikazio Parekideko sortzaileetako bat, komunikazioa eta feminismoa ardatz dituen ekimena. Bertan formakuntzak eskaintzen ditu ipuin parekide, hezkidetza familian, ziklikoak gara, etab. gaietan. Kazetaritza lanetan urtetan aritua. Emakume eta Gizonen berdintasunaren gaineko masterra: Berdintasun agenteak masterra (UPV-EHU) eta Giza Zientziak: Komunikazioan lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea).

 

Topaketa: “Sencilleces” antzezlana, Xucrut Teatre (gazteleraz) (SARRERAREKIN)

Garbiketa-zerbitzuko bi pertsonek hamarretakoaren tartean haurrak haztearen inguruko zalantzak partekatzen dituzte: zer ipuin kontatu, nola kudeatu txikientzako opari-kopurua… Eta modu paraleloan, irudizko mundu batean sartuko dira, non jolasaren plazera nagusituko den. Xucrut Teatre taldeak espazio bat proposatzen du, umorearen bidez berriro ere, non denboraren jarioaz ahaztu gaitezkeen eta non, kontsumismotik urrun, jolasak ez adinik, ez preziorik ez duen.

3 eta 99 urte arteko eta handik goragoko pertsonei zuzendutako ikuskizuna.

Prezioa: 2€ (sarrerak Salburua Gizarte Etxean erosiko dira)

  • Noiz? Abenduak 15, larunbata, 18:00etan.
  • Non? Salburua Gizarte Etxeko ekitaldi aretoa (Vitoria-Gasteiz) .

Xucrut Teatre Albert Requenak eta Ainhoa Rocak osatu zuten 2007ko maiatzean eta harrezkero hainbat antzezlan sortu dituzte, esaterako, “¡No te consumas¡”, “¡Vaya tela¡” edo “Ámame que tengo prisa”. Beren antzerkia sorkuntza eta elaborazio propioan oinarritzen da eta, horretarako, gertuko bizipen pertsonalekin elikatzen dira. Beren ikuskizunak dinamikoak dira, keinuz beterikoak, umorea eta komikotasuna aliatu gisa hartuta.

 

Tailerra: Sormenezko birziklatze musikala (euskaraz eta gazteleraz) (IZEN EMATEA BEHARREZKOA)

7 eta 12 urte arteko haurrek beren musika-tresnak sortu ahalko dituzte, eguneroko hondakinak baliatuz. Bigarren aukera bat ematen diegu, ingurumenaren babesaz eta kontsumo-ohiturez kontzientzia berri bat sortzeaz gain.

Izen emateak (abenduaren 8tik aurrera): 010 / Gizarte Etxeak eta Kirol Instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/

Prezioa: abonatuek 1,50€ / abonatuak ez direnek 2,50€

  • Noiz? Abenduak 22, larunbata, 11:00etatik 13:00etara.
  • Non? Salburua Gizarte Etxea (Vitoria-Gasteiz).

Formatzaileak:

Cía. Turukutupa soinuaren eta arte plastikoaren arloko artistez osaturiko kolektibo bat da. Hondakinen balioa nabarmentzen dute, ingurumen-kontzientziazio proiektu baterako baliabide gisa, kulturaren, artearen eta sormenaren bidez. 2006an sortu zuten Vitoria-Gasteizen Sergio López de Landache eta Víctor García de la Torre musikariek, eta arte- eta soinu-birziklapeneko proiektu bat eramaten dute aurrera, zenbait proposamen eszenikorekin eta proiektu pedagogiko batzuekin, hondakinen sormenezko kudeaketari loturik.

 

Ikastaroa: Hezkidetza edo nola hezi berdintasunean (IZEN EMATEA BEHARREZKOA)

Hezkidetzaz arituko gara ipuin, filme, telebista saioek imajinario kolektiboan duten garrantziaz jabetzeko. Horren ostean, ipuinetan lantzen diren hizkuntza eta iruditegia aztertuko ditugu, ipuinetan irakurri eta ikusten dugunak genero estereotipoak betikotu edo hausteko duten eraginaz ohartzeko. Ipuin sexistak parekide bilakatzeko baliabideak eskainiko ditugu eta talde dinamiken bidez aztertuko ditugu eta horren inguruan hausnartuko dugu: hizkuntzaren erabileran zer den kontuan izan behar duguna, iruditegian, helarazten diren baloreetan, etab. ipuin bat parekidea izan dadin.

Ipuinek garrantzi handia dute pertsonen izaera eta heldu aroan, baloreak eta era guztietako estereotipoak (genero estereotipoak, arraza estereotipoak, etab.) helarazten dituzte eta oso garrantzitsua iruditzen zaigu ipuin parekideak gero eta gehiago zabaltzea, sexismoa ekiditeko tresna baliagarriak baitira.

Prezioa: 10€

  • Noiz? Abenduak 14 eta 15. Ostirala, 17:00etatik 20:00etara eta larunbata, 10:00etatik 13:00etara.
  • Non? Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea, erabilera anitzeko gela (Vitoria-Gasteiz).

Formadora:

Ilazki Gainza Giraldo, Kalaka Komunikazio Parekideko sortzaileetako bat, formakuntzak eskaintzen ditu ipuin parekide, hezkidetza familian, ziklikoak gara, etab. gaietan.