02Feb

Ekofeminismoa eta emakumeen, naturaren eta etorkizunaren dekolonizazioa

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Martxoaren 10ean, Vandana Shiva Donostiara bueltatuko da “Ekofeminismoa eta emakumeen, naturaren eta etorkizunaren dekolonizazioa” hitzaldia eskaintzeko.

Lekua: San Telmo Museoa | Donostia / San Sebastián
Ordua: 19:00
Hizkuntza: Ingelesa. Itzulpenak euskarara eta gaztelaniara aldi berean egingo dira.

Vandana Shiva doktorea (1952, India) Zientzia Fisikoetako Doktorea da. Zientzia munduan ekologista, feminista eta filosofa ospetsuenetako bat da. Herritarren eskubideen defendatzaile eta neoliberalismoaren aurkako borrokan inplikatuta, baldintzarik gabeko konpromisoa mantentzen du emakumeekin eta, bereziki, Lurrarekin, gure sustraien izaerarekin. Filosofa honek Lurra norbanakoaren parte den entitate gisa ulertzen du eta, sentimendu horri leiala izanez, klima aldaketa, desberdintasuna, injustizia, gerrak eta gosearekin amaitzeko eraldaketak aldarrikatzen ditu.

Eragin handia duten liburuen egilea da, hala nola “Making Peace with the EarthEarth DemocracySoil Not OilStaying AliveStolen HarvestWater Wars y Globalization’s New Wars”. Nazioarteko hogei sari baino gehiago jaso ditu, besteak beste, Right Livelihood Award, Nobel Sari alternatibotzat hartzen dena (1993); John Lennon-Yoko Ono Bakearen aldeko beka (2008); Sydneyko Bakearen saria (2010); eta Calgary Bakearen saria (2011). Gainera, World Future Council eta Globalizazioari buruzko Nazioarteko Foroko batzordeko kidea da.

Vandana shiva-k Navdanya Erakundea sortu zuen 1984an, biodibertsitatea kontserbatzeko, nekazaritza organikoa, nekazarien eskubideak eta haziak gordetzeko prozesua sustatzeko.

Calcutta Ondoan-ek 2016tik Indiako 6 estatuetako proiektu desberdinen bidez Vandana Shiva babesten du.

Navdanya-k herrialdeko 54 hazi banku komunitario ezartzen lagundu du, “elikadura burujabetzan” eta nekazaritza iraunkorrean 500.000 nekazari baino gehiago prestatu ditu azken bi hamarkadetan eta munduko zuzeneko merkataritza eta bidezko merkataritza sare organiko handiena ezartzen lagundu du. Bija Vidyapeeth (Haziaren Eskola) ikasteko zentro bat eratu du, biodibertsitatearen kontserbazioan eta Indiako iparraldean Doon Valley, Uttranchal-en duen baserri ekologikoan oinarrituta.

Ingeniaritza genetikoa kritikatu du. Azken batean, aniztasun biologikoa eta kulturala babesteko emakumeei zuzendutako mugimendua da.

Ekofeminismoa eta emakumeen, naturaren eta etorkizunaren dekolonizazioa

Azken bost mendeetan, kolonialismoak eta patriarkatu kapitalistak emakumeak eta natura kolonizatu dituzte. Orain, gure etorkizuna kolonizatzen eta suntsitzen ari dira, hondamendi klimatikoaren eta seigarren iraungitze masiboaren bidez.

Desagertze hau Amerikako herri indigenen %90ek jasandako sarraskiarekin hasi zen, 60 milioi indiar gosetera bultzatuz.

Gure etorkizunerako mehatxua patriarkatu kapitalistak ezarritako usteetan sustraituta dago, non, batetik, naturak ez duen bizitza propiorik; beraz, mugarik gabe esplotatu daitekeen; eta bestetik, emakumeek ez duten eta ez luketen izan beharko ez jakituriarik, ez ezagutzarik.

Ekofeminismoak ezabatu egiten ditu uste faltsu horiek, zehazki, gure lurrak, gure gorputzak kolonizatu dituztelako ustea, eta, orain, gure buruak kolonizatzen ari direlakoa, teknologia digitalen bidez eta big dataren bidez.

Ekofemismoak haziak ereiten ditu, emakumeengan eta naturan sormena, autonomia eta autoantolaketarako potentziala aintzat hartzean; espezie eta pertsona guztiek etorkizun komun duin eta justua izan dezagun.

vandana shiva