04abe

Errenta Basikoa: eginezineko utopia edo ahal den erronka handia?

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Datorren abenduaren 4an, asteazkena, 18.00etatik 20.00etaraErrenta Basikoa: eginezineko utopia edo ahal den erronka handia?” konferentzia burutuko da Ekonomistak Euskal Elkargoko Donostiako egoitzan. Bideokonferentzia bidez jarraitzeko aukera izango dugu Bilbo eta Gasteizko egoitzetan. Informazio gehiago eta izen emate galdetegia EEEaren webgunean aurki dezakezue.

Azken urteotan, ikaragarri hazi da Oinarrizko Errentaren presentzia komunikabideetan, baina terminoa ez da beti zehatz mehatz erabili. Oinarrizko Errenta gizarte-politikako proposamen bat da, eta Ekonomiako Nobel saria irabazi duten hamar pertsonak baino gehiagok proposamen hori ezagutzeko interesa azaldu, eta begi onez ikusten dutela adierazi dute.

Oinarrizko Errenta oso ideia sinplea dela dirudi hasiera batean, baina hura nola, noiz eta non ezartzen has daitekeen zehaztea oso gauza konplexua da. Eztabaida handia dago pobreziarekin amaitzeko eta pertsona guztientzako askatasun ekonomikoa zein bizitza duina sustatzeko hark izan dezakeen eraginkortasunaren eta efizientziaren inguruan. Baliteke Oinarrizko Errenta gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa izatea. Izan ere, ziurgabetasun eta aukera berriak sortu dira robotikaren, automatizazioaren eta Adimen Artifizialaren garapenaren ondorioz, eta haiek enpleguaren bilakaeran eta errentaren banaketan dituzten inpaktuen ondorioz.

Gizarte- eta ekonomia-inbertsioko tresna garrantzitsu baten aurrean gaude. Giza Eskubideen alorrean indarrean dagoen eta loteslea den nazioarteko legeria betetzeko, eta, hala, Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuetako (GIH) asko lortzeko aukera emanko lieke tresna horrek estatuei.

Eztabaida handia dago haren aukerei eta finantzaketa-moduen inguruan, bai eta birbanaketa horien justifikazioaren eta eskubide horren unibertsalizazioaren inguruan ere. Haren aldekoak eta aurkakoak daude arku ideologiko osoan, zentral sindikalak eta alderdi politikoak barne. Eztabaida honetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu ekonomialariak, baina ez bakarrik. Soziologoak, antropologoak, psikologoak eta gizarte-zientzia guztietako langileak ere gonbidatu nahi ditugu, eta, oro har, benetan bizitzeko egokia izango den planeta bat lortzeko, gizarte-kohesioa eta giza garapen jasangarria hobetzeko interesa duten pertsona guzti-guztiak.

Saioa teoriko-praktikoa izango da, eta hura zuzentzeaz arduratuko dira Javier Iñiguez del Val (Oinarrizko Errentan aditua da EAEko Mugarik gabeko Ekonomialariak elkartean), eta Angel Elias (EHUko Lan Harremanetako eta Gizarte Langintzako Fakultateko dekanoa). Biak ere Aberastasunaren banaketa zuzen baten aldeko ToShare Behatokiaren partaide dira.

Errenta Basikoari buruzko hautazko bi irakurketa motz gomendatzen dizkizugu ekitaldiari buruzko informazio gehiago nahi baduzue:

Edukiaren mugaketa dela eta (20 pertsona), zure etortze baieztatzea beharrezkoa da.

Doakoa