28ots

Feminismoak. Pribilegioak desmuntatzen

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Topaketa: “Paradisutik baztertuak” dokuforuma, Esther Pérez de Eulate zuzendariarekin. (SARRERA LIBREKOA)

XXI. mende betean, zer mekanismo erreproduzitzen eta betikotzen dute patriarkatua? Hainbat pentsalari feminista garrantzitsuren ahotsen bidez, dokumental honek agerian jartzen ditu Mendebaldean –Espainiako gizartean bereziki– gaur egun dirauten sistema patriarkalaren zapalkuntza-eretako batzuk. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz.

  • Noiz? Martxoak 5, asteartea, 19:00etan
  • Non? Aldabe Gizarte Etxea, ekitaldi aretoa (Vitoria-Gasteiz).
Lantegia: Zapalduen antzerkia: feminismoa ekinean (IZENA EMAN BEHAR DA)

Lantegi honetan, gure lanaren oinarri izango dira gorputzaren hizkuntza, antzerki-ekintza eta joko kolektiboa, aurrez ezarritako diskurtsoak nahiz generoko rol eta estereotipoak hautsiz. Horrela, indarkeria matxistako egoerak identifikatu ahalko ditugu, halako indarkeria askotan normalizatuta baitago, eta ekintzan oinarritutako alternatibak prestatu, guztien arteko gogoeta bat egiteaz gain, feminismotik eta geure bizipenekin loturik, barneraturiko mugak gaindituta.

Emakumeei* bideratutako jarduera.

  • Noiz? Martxoak 29, ostirala, 16:30etik 20:30era
  • Non? Simone de Beauvoir elkarte-etxea, erabilera askoko aretoa (Vitoria-Gasteiz)

Bideratzaileak:

Blanka Ruiz Arrugaetak bere ibilbide profesionala ekintza sozialerantz, hezkuntzarantz eta artearen aplikazio terapeutikoetarantz bideratu du. Arte Ederretan lizentziaduna da, eta B.A.I.ren (Barakaldo Antzerki Ikastegia) antzerki-prestakuntza ere egin du, dantza garaikidearen eta antzerki fisikoaren arloetan trebatzeaz gain. Gainera, IFACEren egiaztapena du talde-bideratze arloan. Beste proiektu batzuen artean, Zapalduen antzerkiari lotutako hainbat ekimenetan aritu da, eta metodologia hori Euskadin zabaldu du, kulturako, hezkuntzako nahiz arlo sozialeko hainbat zentrotan lan eginda.

Ikastaroa: Hegoaldeko feminismoak (IZENA EMAN BEHAR DA)

Mintegi-lantegiak oinarrizko elementu epistemiko eta metodologikoak ematen ditu, Abya Yalan Hegoaldeko feminismoek sorburu dituzten argudio eta beharrizanak ulertzeko. Hegoaldeko feminismoak emakume indigenen nahiz afro-jatorriko emakumeen mugimenduen testuinguruan kokatuko ditugu; Hegoaldeko feminismoen, ekologismo(ar)en eta lurralde(ar)en kontzepzioen arteko loturak aztertuko ditugu. Hegoaldeko feminismoen aztarna metodologikoak senti-pentsatuko ditugu –zeinek emozioak eta gorpuztasunak berrartzen baitituzte– eta gorputz-lurralde, gorputz-lurra konstruktuan eta gorputz-kartografietan barneratuko gara. Jarduera hau Vitoria-Gasteizko Jabekuntza Feministarako Eskolarekin batera antolatzen da.

Izena ematea: 010 / gizarte-etxeak eta kirol-instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/igualdad

  • Noiz? Martxoak 22, ostirala, 16:00etatik 21:00etara< eta martxoak 23, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era.
  • Non? Etxanobe Jauregia (Santa Maria kalea, 10 – Vitoria-Gasteiz)

Prestakuntza-emailea:

Delmy Tania Cruz Hernández: feminista antirrazista, herri-hezitzailea, Hegoaldeko ekologista, animalista, laguna eta laguntzailea beren lurraldeak defendatzen dituzten emakume eta herrien prozesuetan. Beheko eta ezkerreko militante feminista naiz. Bestelako hezkuntza-eren arloan, Subjektuaren Pedagogiako programan 4 urtez jardun dut koordinatzaile, Pueblako Unibertsitate Indigenan (UCIRED). Mujeres Transformando Mundos antolakunde feministan militatzen dut Chiapasen (Mexiko), eta, era bateratuan zerbait egiteko ideia hasi zenetik, Miradas Criticas del Territorio desde el Feminismo kolektiboko kidea naiz. Akademian oin bat dudala, hots epistemikoak sortzeko, Antropologiako doktoregoa ikasten dut hego-ekialdeko CIESASen, Mexikon, eta “Gorputzak, lurraldeak eta feminismoak” lantaldearen koordinatzaileetako bat naiz. Neure buruaren kontakizuna egitea nire grinetako bat da, eta horregatik Flor del Guanto (Ekuador) aldizkarian eta Lenguajes Feminista-renean (Chiapas) parte hartzen dut.