28aza

I Kongresua: Feminismoa, indarkeria matxistak eta gizarte esku-hartzea

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Helburua gizarte esku-hartzea berpentsatzea da. Gure eremua osatzen duten kontzeptuei (justizia soziala, pobreziaren aurkako borroka, bazterketa, inklusioa) esanahi berria ematea. Hausarketa hau ikuspegi feminista batetik abiatuko da; gure begirada, estrategia, metodologiak eta helburuen ikuspegi transformatzaile batetik.

Proiektu honetan pertsona profesionalak baina ere akonpainatzen ditugun pertsonak batu nahi ditugu, beraien praktika feministen bidez sortutako hausnarketak elkarbanatzeko. Desberdin egiten duzuen hori identifikatzeko, zuen egitea egite-ona bihurtzen duten detaile horiek transmititzeko. Ekarpen bakoitza bakarra eta ezinbestekoa da. Guztien artean jakintza eraikitzen dugu.

ZUEK GUZTIEI ZUZENTZEN GARA.

Animatu! Zuen ideiei forma eman eta elkarbanatu.

¿NOLA?

Komunikazio, poster, elkarrizketa, dinamika edota adierazpenerako beste edozein formatoren bitartez, betiere ditugun baliabideei eta ekarpen bakoitzerako adostu den denborara egokituz.

Laburpenak word formatuan bidaliko dira eta 250-300 hitzeko luzera izango dute.

¿ZEINTZUK DIRA BALDINTZAK?

Ikuspuntu feminista batetik abiatutako hitzaldia izan behar da, dibertsitateak (jatorria, identitatea, kultura, gorputza eta sexualtatea, funtzioak, adina…) kontuan hartzen dituena eta begirada intersekzionala dutenak, biolentzia matxista eta bestelako zapalkuntzeran arreta jarriz.

Gizarte esku hartzearekin lotuta egon behar dira eta praktikan eragina izan.

KONGRESUAN PARTE HARTU

Gizarte esku-hartzea osatzen duten pertsona guztiak parte hartu dezakete eta Ikasleek ere parte hartzeko espazio bat izango dute.

Kongresua irauten duen hiru egunetako baten parte hartu daiteke:

● 28 an. Hausnarketarako gunea: akonpainamendutik, jakintzen transferentziara.

● 29 an. Entzuketarako gunea: Esku hartze asistentzialetik errekonozimendu existentzialera.

● 30 an. Gorputzak eta esperientziak: gorputz eta sentzumenen bitarteko enpoderamendua.

Data garrantzitsuak:

● Proposamena eta laburpenak bidaltzeko azken eguna: Azaroak 10

● Posterren laburpenak bidaltzeko azken eguna (ikasleak): Azaroak 15

● Kongresuko egun desberdinetara entzule bezala izena emateko epea: Azaroak 1–25.