04eka

Jardunaldia: Schönautik Gatikara, trantsizio energetikoruntz

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

1986ko apirilaren 26an, larunbata, inoizko istripu nuklearrik handiena gertatu zen Txernobilen (Ukrania).

Urte hartan bertan, handik eta 2.000 km-tara, Alemaniako Schönau herrian, ezbeharraren inpaktuak hunkituta, elektrizitatea ekoizteko modu horren arriskuez ohartarazteko informaio-guneak sortu zituzten hainbat herritarrek. Ondorengo urteetan, kontsumoa murrizteko askotariko ekimenak gauzatzen ahalegindu ziren, bai eta eredu energetiko arriskutsu eta kaltegarri horren ordezko alternatibak sustatzen ere.

Alternatiba horien artean, hainbat proposamen egin zizkioten konpainia elektrikoari: elektrizitatea energia nuklearrik gabe sortzea eta, energia urrreztea saritze aldera, tarifetan aldaketak egitea. Konpainiak ez zuen urteetan ezer erantzun, beraz, herritarrak amets egitera ausartu egin ziren. Egoerak aurre ez atzera egiten ez zuenez, herritarren talde batek erronka are zailagoari ekin zion: herritarrek euren konpainia elektrikoa sortzea.

 Helburu utopiko hura lortzeko, ideia hedatzeko eta monopolioa hausteko gai izan behar zuten, lobbien aurkaritzari eta presio politikoei aurre eginez. Herrela bada, eta 11 urtez haien autonomiaren alde eta eredu energetikoa aldatzearen alde borrokatu eta gero, azkenean ere, helburua erdietsi zuten: EWS herritarren kooperatiba eratzea. Energia komunitarioaren adibide arrakastatsuenetako bat bilakatu da nazioartean, harrezkero. Gaur egun, herritarrek sare elektrikoa kudeatzen dute eta energia berriztagarria bultzatzen dute, demokrazia energetikoan oinarrituta.

2018. urtean eta Alemaniako herri horretatik 1.500km-ra dagoen Gatika honetan, izango al gara amets egiteko bezain ausartak?

Archivos adjuntos:

Gatika.pdf