11ots

Jardunaldiak: Banka Armatua armagabetzen Donostian

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Otsailaren 12tik martxoaren 30era arte Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunera eramango dugu Banka Armatua kanpaina. Sarrera libreko lau jardunaldi egingo dira, “Banku armatua armagabetzen” izenburuarekin. Bertan, banku erakunde ugarik armen finantzazioan duten erantzukizuna eztabaidatuko da, eta guden aurkako finantza alternatiba etikoak eta herritarren ekimenak aurkeztuko dira.

Jardunaldiak bukatu eta gero, errenta-aitorpenaren kanpainaren garaian, gastu militarrei eragozpen fiskalari buruzko tailer bat antolatuko da, apirilaren 16an. Bere zergekin gastu publiko militarra finantzatu nahi ez duen pertsona oro dago gonbidatuta tailerrera.

SETEM Hego Haizea, Finantza Etikoak eta Bake Ekintza Antimilitaristak antolatu dituzte jardunaldi hauek. Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia erakundeek finantzatzen dute. Armamentua egiten duten enpresen eta bankuen arteko harremanak salatu eta ikusaraziko da. Bankuek zer egiten dute gure diruarekin? galderari erantzuna emango diote jardunaldietan. Asmoa herritarrek banku alternatibak daudela ezagutzea da, euren aurrezkiak munduko armagintza eta militarizazioa laguntzeko erabiltzen ez dituztenak.

Banka Armatua armagabetzen jardunaldien programa. Koldo Mitxelena Kulturunean (Areto Nagusia)

1. Políticas de “seguridad”. ¿Cómo pagamos la guerra?
Tica Font – Gasteizkoak – Ongi Etorri Errefuxiatuak
Otsailak 12, 19:00

2. Gaur egungo mugimendu antimilitarista
Bake Ekintza Antimilitarista – KEM-MOC – Emakumeok Gerraren Aurka
Otsailak 25, 19:00

3. De la Banca Armada a la Banca Ética
FIARE – Oiko Credit – Jordi Calvo
Martxoak 9, 19:00

4. Mujeres como arma de guerra. Feminismo y antimilitarismo
SETEM – CEAR – Sudergintza
Martxoak 30, 19:00h

Espainiar banku armatuaren datuak
Banku armatua kanpainak “Espainiako Banku Armatua 2019” bere txostenean salatzen duen bezala, 2013-2018 epealdian espainiar bankuak 8.622 milioi euro bideratu zituen armak finantzatzeko. Bereziki esanguratsuak dira BBVA eta Banco Santanderrek egindako ekarpenak: 5.000 milioi euro baino gehiago eman zizkioten armagintza sektoreari, eta Espainiako Banku Armatuaren rankingaren buru dira.

Txosten honen arabera, “munduko 100 arma enpresa nagusietatik 24 Espainiako banku armatuak finantzatzen ditu”. Horrek, mota orotako armamentua egiteko aukera eman die: borroka hegazkinak, guda itsasontziak, tankeak, misil balistikoak, arma nuklearrak eta arma txiki eta munizioa ere, baina baita teknologiaz betetako armamentu berriak ere, guda elektronikoa, izaera autonomoa duten armak garatzea edota herritarrak kontrolatzea eta ikuskatzea xede dutenak.

Jardunaldiak Donostian: Banka Armatua desarmatzen.

Informazio gehiago:

– Laga itzazu zure akzioak banku nagusien armetan finantzazioa sala dezagun HEMEN

– Sartu Banca Armatua kanpainaren webgunera HEMEN