30mai

Klima-aldaketaren erronkei buruz hitzaldia eskainiko du Donostian Vandana Shivak

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Cristina Enea Fundazioak, Donostiako Udalak eta San Telmo Museoak antolatutako Agora K2050 hitzaldi-sortak klima-aldaketaren erronkei eskainiko die maiatzeko hitzordua, emakumeen eta feminismoaren ikuspuntutik. Horretarako, eta Calcuta OndoanGKE-rekin lankidetzan, Vandana Shiva ekintzaile indiar ospetsua izango da maiatzak 30eko solasaldiko hizlaria.

Fisikan Doktore eta gizarte eta ingurumen gaietan ekintzaile, gizateriak aurre egin behar dion egoeraren aurrean bere ikuspegia emango du, batik bat krisi klimatikoaren ondorio ekologiko, politiko eta sozioekonomikoen esparruetatik. Klima-aldaketa “planetaren gaixotasun metaboliko” gisa definitzen du klima-aldaketa , eta ekofeminismoa berriz, “biozibilizazio planetarioaren bidea” bezala.

Elikadura burujabetzaren defendatzaile honek erauzketan oinarritutako ekonomia salatzen du, batez ere erregai fosilen gehiegikeriagatik eta nahiago du klima-aldaketaz ari denean “suntsipen edo kaos klimatikoa” kontzeptua erabili. Vandana Shiva ¿Quién alimenta realmente el mundo? (Capitán Swing) liburuaren egilea da, besteak beste. Lan horretan gure planetaren beste gaitz batean jartzen du arreta: korporazio handiek elikadura industrian duten nagusitasunean eta korporazio hoiek goseteetan eta gaixotasunetan duten erantzukizunean. “Sistema honek planetaren %75 suntsitu du; horrela jarraituz gero hildako planeta bat utziko digu”.

Filosofo eta ekintzaile ekofeminista indiarrak dio nekazaritzan lan egin zituen 35 urteetan konturatu zela egiaz natura dela mundua elikatzen duena. “Ez genuke jakirik izango hazirik gabe, eguzkirik gabe, bioaniztasunik gabe, behar dugun guztia eskaintzen digun fotosintesirik gabe, planeta jasangarririk gabe. Jendea nekazaritzarik gabe bizi zen, eta bizirauten zuen, bai eta elikatu ere. Ondoren nekazaritza sedentarioa etorri zen, eta nork etxekotu zuen lurra? Emakumeek, hortaz emakumeek elikatu zuten mundua“.

Hitzaldia maiatzaren 30ean izango da, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan San Telmo Museoan. Sarrera irekia eta doakoa lekua bete arte.