14aza

Pantailazo bat indarkeria matxistek kontsumi ez gaitzaten

Buscador de eventos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

2019. urtea hasi zenetik, 2018 osoan adina emakume erail ditu indarkeria matxistak Espainiako estatuan. Emakumeen aurkako zuzeneneko indarkeria ez da eteten eta, nahiz eta feminismoaren ahotsa gero eta gehiago entzuten den, oraindik ez da barneratu indarkeria matxista mota asko daudela, eraso fisikoetara iritsi baino lehen.

Azaroan, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren hilean (A25), Balio Faktorian beste indarkeria sinboliko horiek aztertuko ditugu, begien bistan egon ez, baina gizarte matxistetan bizi gaitezen beren harri-koxkorra dakarten indarkeria horiek. Zehazki, indarkeria matxisten eta kontsumoaren artean nolako lotura dagoen ikusiko dugu. Eta hainbat pantailaren bidez ikusi ere…

Indarkeria kontsumitzen dugu telebista-pantailaren bidez? Galdera hori planteatuko dugu ‘Errealitatea ala fikzioa? Telesailetako identitatearen gaineko begirada kritikoa’ topaketa irekianazaroaren 8ko 19:00etanGasteizko Montehermoso Jauregian. Gurekin Lucía Mbomío eta María Castejón izango dira. Mbomíok arrazismoari, hedabideei eta genero-ikuspegiari buruzko bere ikuspuntua emango du, telebistako eta prentsako kazetari gisa duen esperientziatik (RTVE, El País, Píkara, Ctxt…). Castejónek –Historian doktorea eta zinema-kritikaria (eldiario.es, Píkara…)–, begirada telesailetara zabalduko du, eta hedabide horren emakume-estereotipoak eta eraginak analizatuko ditu.

Zinema-pantailara aldatuko gara Eibarrenazaroaren 22anFabricando Mujeres’ dokumentalaren proiekzioarekin eta ondoko solasaldiarekin. Sarrera librekoa, 18:00etan izango da, Portaleko Areto Nagusian. Dokumentalak indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko lotura uzten du agerian, eta alternatibak nahiz agertzen ari diren erronkak erakusten ditu.

Dokumentala SETEMek argitaraturiko ‘Indarkeria kontsumitzen dugu?’ ikerketan oinarritzen da. Ikerketa horretan eta hura zabaltzeko egindako beste batean sakontzeko aukera egongo da Gasteizko Eskola Feministarekin batera antolatutako lantegian (azaroaren 27an, 17:30etik 20:30era). Ikusiko dugu zer indarkeria matxista topatzen ditugun estetikako edo etxeko produktuak kontsumitzean, hiriko mugikortasunean, fikziozko telesailetan, teknologia mugikorrean… eta halakoei buelta ematen saiatuko gara. Izena eman nahi baduzu, oraindik badago toki librerik!

Eta azken pantailazoa ordenagailuan edo gure telefonoetan egingo dugu. #AkelarreCiberfeministarekin batera, aktibista bihurtuko gara, webean eta sare sozialetan zehar dabiltzan eraso matxistei aurre egiteko. Horretarako ‘Autodefentsa hack-feminista’ ikastaroa antolatu dugu Vitoria-Gasteizen (hilaren 15ean ostirala, 16:30-20:30 eta 16an, larunbata, 10:00-14:00) eta Errenterian (hilaren 29an, ostirala, 17:00-20:00 eta 30ean, larunbata, 10:30-13:30). Haren helburua da defentsa-estrategiak ikastea eta autodefentsarako tresna-kit bat osatzea. Emakumeei eta identitate ez-binarioei zuzendua da ikastaroa.

Azaroko programazioa trinkoa izango da, baina hori ez da guztia izango. SETEMen Balio Faktoriak askoz jarduera gehiago ditu prest hurrengo hiletarako, geure burua prestatzeko eta errealitatea geure kontsumoaren bidez eraldatzeko. Begiratu bat emaiozu programari. Zure zain egongo gara!