Economía Solidaria

KoopFabrikaren laugarren edizioa martxan dago, ekintzailetza sozialean trebatzeko

Alde batetik, ekimen ekonomiko kolektibo kooperatiboak bultzatu eta martxan jartzeko bidelagunak eta ekosistema eskaini nahi ditu KoopFabrikak. Bestetik, lurraldean eragitea du xede, eskualdeetan, auzoetan sustraituta. Laugarren edizioa aurkeztu dute, Donostiako Teila Fabrikan. Parte hartzeko gonbidapena egin dute. Donostiako Egia auzoko Teila Fabrika berrian, espazio goxo batean aurkeztu dute ekintzailetza sozialean trebatzeko helburua duen KoopFabrikaren laugarren […]

14 October 2019
Fuente:Naiz

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Alde batetik, ekimen ekonomiko kolektibo kooperatiboak bultzatu eta martxan jartzeko bidelagunak eta ekosistema eskaini nahi ditu KoopFabrikak. Bestetik, lurraldean eragitea du xede, eskualdeetan, auzoetan sustraituta. Laugarren edizioa aurkeztu dute, Donostiako Teila Fabrikan. Parte hartzeko gonbidapena egin dute.

Donostiako Egia auzoko Teila Fabrika berrian, espazio goxo batean aurkeztu dute ekintzailetza sozialean trebatzeko helburua duen KoopFabrikaren laugarren edizioa. Arianne Kareaga koordinatzaileak agertu duenez, kontent daude orain arte egindako bidearekin: 165 lagun inguruk jaso dute ekintzailetza sozial eta kooperatiborako formazio teoriko eta praktikoa, eta horrek bere fruituak eman ditu.

Kasik 45 proiektu sozioekonomiko egonkortu dira horri esker eta beste hamar kontsolidatze bidean daude. Horiei laguntzeko 21 bidelaguneko sarea osatu dute.

Leire Udabe Lakari kooperatibako kide eta KoopFabrikako koordinatzaileetako batek azaldu duenez, 74 lanpostu sortu dira. «Programa honek gure herri eta eskualdeen etorkizuna eraikitzeko orduan jokatzen duen papera oso garrantzitsua dela deritzogu, estrategikoa, lurralde garapen orekatu eta eraldatzaile baten bidean».

 

Aurten, bi formazio garai

Hasieran goizean soilik ematen zuten formazioa, baina jende batengana iristen ez zirela ikusita, arratsaldera zabaldu zuten eskaintza iaz. Aurten horri eutsiko diote. Bi formazio garai antolatu dituzte, lehena azaroa eta abendua bitartean, Huheziren Eskoriatzako fakultatean, goizez. Bigarrena, otsaila eta apirila artean, Hernaniko Iturolan, arratsaldez. Orotara hamar formazio saio jasoko ditu partaide bakoitzak.

Proiekturen bat garatzeko asmoa duen edonori edo ekintzailetza sozialean trebatu nahi dutenei gonbidapena luzatu diote; koopfabrika.eus helbidean eman dezakete izena.

Gezki, Lanki, Olatukoop eta Gipuzkoako Foru Aldundia

Aurkezpenean izan dira KoopFabrikako beste partaide batzuk, adibidez Gezki EHUko ikerketa institutua. Bertako Enekoitz Etxezarretak nabarmendu du leiho bat dela eurentzat KoopFabrika, lurraldera hurbiltzen dituelako.

Huheziko Lanki ikertegiko Aitzol Loiolak lurraldeko eragileek partekatzeko espazioak sortzeak duen garrantzia azpimarratu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean, Iker Estensorok lurralde orekatua eraikitzeko bidean KoopFabrikak egiten duen ekarpena baloratu du.

OlatuKoop sareko Irune Cano pozik agertu da eraldaketa ekonomikoa eta soziala uztartzeko aukera ematen duelako KoopFabrikak proiektu errealen bidez, eta hobetzen ari delako «lankidetza handi bati esker».

Related Posts

----