Glifosato Izurria ibaien, ingurumenaren eta pertsonen osasunerako (Ekologistak Martxan)

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Arroetako erakundeek 2017 eta 2018 urteetan egindako glifosato analitikek berresten dute Espainian gehien saltzen den herbizida gure ibaietan dagoela kopuru handitan.

Datuek nabarmentzen dutenez, Europako eta Espainiako legediek gabeziak dituzte, eta erkidegoetako eta estatuko administrazioek esku hartu beharra dute pestizida horren kutsadura maila jaisteko ingurune akuatikoan.

Txosten honek glifosatoaren presentzia aztertzen du 17 demarkazio hidrografi oetatik 10etan 2017 eta 2018 urteetarako. Datuak Mitecok eman ditu, hau da, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak, Ekologistak Martxan-ek ingurumen arloko informazioa eskatuta.

Analisiek erakusten dute glifosatoa dagoela hura aztertu den hamar demarkazio hidrografikoetan. Laginen % 29tan detekzio mugaren gainetik zegoen glifosato maila.

Laginen %21ek gainditu egin dute erreferentzia gisa ezarri dugun muga, 0,1 µg/l. Bestalde, laginen % 7k 0,5 µg/l-ko muga gainditu dute, hau da, lur azpiko uren eta edateko uren zuzendaritzek gehienez ezartzen duten muga pestizida guztien baturarako. Bi laginketa gunetan, mugatik ehunka aldiz goragoa izan da pestiziden kontzentrazioa.

  • Laguna Herrerako ubidea (Malaga): 71 µg/l
  • Albujongo euri bidea (Murtzia): 43,2 µg/l

Hortaz, emaitzek erakusten dute Espainiako lur azaleko uretan kutsadura oso hedatua dagoela eta urgentziaz debekatu beharra dagoela.

Txostenaren emaitzak ikusita, hauxe gomendatzen die Ekologistak Martxan-ek Mitecori eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari:

  • Glifosatoa duten produktu fitosanitarioei saltzeko baimena kentzea.
  • Kudeatzaileek egin beharreko pestiziden laginketak eta analitikak arautzeko orduan, demarkazio hidrografikoen harmonia gordetzea.
  • Pestiziden presentziari buruz jasotzen den informazioa osoagoa eta errealitateari gehiago doitua izatea eta, era berean, oinarri gisa balio izatea gure ibaiak, ingurumena eta pertsonak glifosatoaren kutsaduratik babesteko orduan.

Informe: https://www.economiasolidaria.org/wp-content/uploads/2020/08/informe-glifosato-rios-2020-euskera.pdf

Autoría: Ecologistak Martxan