Bizitzari eustearen erronka: iraultzaileak diren 24 zaintza esperientzia

intered

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

intered

Esku artean daukazun argitalpen honetan, iraultzaileak diren 24  zaintza esperientzia  aurkezten dizkizugu. Guztiek -bakoitzak bere esparruan eta bere erara- pertsonen eta planetaren bizitza lehenetsi eta berau zaintzeko ardura hartu dute. Eta hori al da iraultza? galdetuko diguzu. Ba bai, horixe berori eta besterik ez.

Izan ere, InteRed-en, aktibismo modu honi “Zaintzen Iraultza” esaten baitiogu. Ez da jendez beteriko  iraultza  bat, ezta  bat-batekoa ere  eta ez da albistea komunikabide nagusietan. Eta, hala ere, Iraultza  esaten diogu,  gure  gaur egungo gizarteetan nagusiak diren pentsamolde eta jokabide nagusiak erabat eraldatzen baititu.  

Zehazkiago, aurkezten  dizkizugun  esperientzia guztiek ondorengo aktibismo moduak partekatzen dituzte: 

1)  Gure ekonomia-garapen eredu kapitalistari aurre egiten die. Hau da, merkatua, dirua eta norbanakoaren aberastasunaren protagonismoari uko egiten die eta, aldiz, taldearen ongizatea eta guztiok “bizitzea merezi duen bizitza” bizi dezagun lehenesten dute. “Bizitzea merezi duen bizitza” hau giza-komunitateari loturik dator nahitaez, “planetan bizi garen pertsona guztiak bizi gaitezen ongi” bati. Eta,  arlo  materiala eta kontsumoari dagokiona erabat gaindituz, pertsonen arteko erlazioak,  hala nola  naturarekiko  erlazioak eta bertan bizi garen izaki ororekiko erlazioak aintzat hartu eta lehenesten ditu.   Ondorioz, 24 esperientziek jartzen dituzte mahai gainean “zaintzen krisia”, “ingurumen krisia”, “zor ekologikoa”, “zaintzen zorra”, “zaintzen gizarte antolaketa”, “zaintzen feminizazioa”, “zaintzen mundu mailako kateak” edo “zaintzen pobrezia” bezalako kontzeptuak . 

2)  Zaintzen gizarte antolaketa berri bat aldarrikatzen dute. Zaintzei berriro ere beren balioa emateaz eta haiek berrantolatzeaz askoz  haratago, merkatuak  erdigunetik  kendu eta hauek bizitzaren zerbitzura jartzea da aldarrikatzen dutena, honela gure gizarteak bizitzaren beraren eta bizitzaren zaintzaren inguruan antola ditzagun. 

3) Herritartasun zaintzailea garatzen dute beren eguneroko jardunean. Gizartea eraldatzeko gizartean parte hartzea funtsezkoa dela ulerturik, “pertsonala dena politikoa da” eta “kolektiboki  pentsatu,  pertsonalki  eragin” leloak bere egiten dituzte eta herritartasun zaintzailea gauzatzen dute, hau da, nahitaez guztion zaintzarako eskubideari lotuta datorren herritartasun mota. 

24 esperientzia horietatik bat, REAS Euskaditik dator… orain begiztatu!

Argitalpena hemen deskargatu