Setem-ek «Banka armatua desarmatuz» bideo-erreportajea aurkezten du

Finanzas armadas

Buscador de recursos

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Finanzas armadas

SETEM Hego Haizeatik «Banka armatua desarmatuz» bideo-erreportajea aurkezten dute. 22 minutuko iraupeneko lana da, non kolektibo ezberdinetako hainbat pertsonak beren ezagutzaren ekarpena egin duten, zehazki, bankuek gure aurrezkiekin zer egiten duten azaldu dute. Horrez gain, finantzen sektorearen eta Espainiako armen industriaren arteko lotura nolakoa den aztertu da.

«Gerraren negozioa ezingo litzake aurrera eraman banka arruntaren finantzaziorik gabe», baieztatu du Iratxe Arteagoitik. Donostian egin zituzten «Banka armatua armagabetzen» jardunaldiei esker eginiko bideo horretan, banka tradizionalak armagintzako enpresetan egiten duten inbertsioa salatu dute, gure inguruan abian jarri diren banka etikoko ordezko aukerak ezagutu dituzte eta herritarrok banaka zein taldeka erabil ditzakegun zenbait tresna aztertu dituzte.

Zer bankuk finantzatzen dituzte armak? Armarik ekoizten al da Euskal Herrian? Munduko arma-potentzia al da Espainia? Zer urratze dakar harreman horrek? Nola eragiten die emakumeei? Erantzun horiei eta beste batzuei erantzuteko, hainbat pertsonarekin eta kolektiborekin elkarrizketatu dira, hala nola hauekin: Jordi Calvo (Campaña Banca Armada – Banka Armatua Kanpaina), Tica Font (Centre Delàs d’Estudis per la Pau), Gasteizkoak, Zuriñe Rodríguez (Sudergintza Elkartea), Irungo Harrera Sarea, Jorge Berezo (OikoCredit Euskadi), Sebas Gutteridge (FIARE), Emakumeok Gerraren Aurka, Bake Ekintza Antimilitarista eta Hondurasko emakume bat, emakumeen eskubideak babesten dituena.