Economía Solidaria
Adi… Merkatu Soziala eta Komunikazio lantaldeak martxan daude!
REAS Euskaditik merkatu sozialaren lantaldeari bultzada berria eman diogu, epe laburrera helburu zehatza duelarik: gaur egungo azoka, ekonomia solidarioaren festibalean bihurtu. 13 pertsonetako talde bat, joan den maiatzaren 29an, jardunaldi honek talde objektibo ezberdinentzat asebetetzen dituen beharrizanak birpentsatzen hasi zen. Hurrengo bileran, beharrizan horiei erantzun bat emateko konponbide ezberdinak asmatzen ibiliko dira. Aste horretan ere, […]

REAS Euskaditik merkatu sozialaren lantaldeari bultzada berria eman diogu, epe laburrera helburu zehatza duelarik: gaur egungo azoka, ekonomia solidarioaren festibalean bihurtu. 13 pertsonetako talde bat, joan den maiatzaren 29an, jardunaldi honek talde objektibo ezberdinentzat asebetetzen dituen beharrizanak birpentsatzen hasi zen. Hurrengo bileran, beharrizan horiei erantzun bat emateko konponbide ezberdinak asmatzen ibiliko dira.
Aste horretan ere, komunikazio lantaldea estreinatu zen. Hiru lurralde historikoetako entitateak ordezkatzen zituzten 7 pertsona hauek, lehenengo aldiz bildu ziren. Euren lehen zeregina: REAS Euskadiren genero ikuspegia duen komunikazio plana lantzea. Honetarako, 3 ordutako bi lansaio programatu dira. Lansaio horietatik, uda ostean inplementatzen hasiko den plana aterako dugu.
Lantalderen batean parte hartu nahiez gero, garaiz zaude! reaseuskadi@reaseuskadi.net helbidera idatzi.


Más que cooperativas vecinas: cómo se construye un ecosistema cooperativo
Vuelve una nueva edición del C2C Conversaciones centrada en Cuidados y Emprendimiento en la ESS
Roga Cultural: la Economía Social y Solidaria para una Cultura Comunitaria
Informe de actividades 2025 del GSEF
Informe de la ONU: Promoción de la economía social y solidaria para el desarrollo sostenible





