Economía Solidaria

2020 Auditoria Sozialaren datu bilketa martxan da

Ekonomia Sozial eta Solidarioan urteak daramatzagu gauzak beste era batera egiten. Eta garai hauetan inoiz baino garrantzitsuagoa da gure lana ikusaraztea eta dagokion garrantzia ematea, eta azpimarratzea nola, betidanik, pertsonak eta bizitza erdigunean jartzen ditugun. Dakizuenez, Auditoria Soziala non gauden eta non hobetu dezakegun ikustea ahalbidetzen digun tresna da eta, horretaz gain, indarrean dagoen baina […]

28 May 2020

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Ekonomia Sozial eta Solidarioan urteak daramatzagu gauzak beste era batera egiten. Eta garai hauetan inoiz baino garrantzitsuagoa da gure lana ikusaraztea eta dagokion garrantzia ematea, eta azpimarratzea nola, betidanik, pertsonak eta bizitza erdigunean jartzen ditugun.

Dakizuenez, Auditoria Soziala non gauden eta non hobetu dezakegun ikustea ahalbidetzen digun tresna da eta, horretaz gain, indarrean dagoen baina bereziki azken hilabete hauetan zalantzan jarri den eredu kapitalistaren alternatiba garela ikusarazteko bide bat ere bada.

Pertsona askok exijitzen duten alternatiba hori gara.

Oraingo honetan ere, REAS Euskadiko enpresa eta entitateek aurtengo Auditoria Soziala osatuko dute. Aukera honetaz baliatuz, gero eta pertsona eta erakunde gehiagok gure oinarriak zein diren eta nola neurtzen ditugun jakin dezaten sustatu nahi dugu, eta nola gure lanarekin egunero gizarte justuago, bidezkoago eta jasangarriago bat egiten laguntzeko ahal duguna egiten dugun.

Entitate bakoitzak 2020ko Auditoria Sozialerako datuak bidaltzeko epea gaur irekitzen da eta ekainaren 30era arte luzatuko da. Harro egingo dute, egiten dutena eta nola egiten duten erakutsiz, beste askorentzat eredu direlako.

Ekonomia bai, baina soziala eta solidarioa.

#AuditoriaSoziala

gif balcones

auditoria soziala

Related Posts

----