Economía Solidaria

Ekhilur, ordaintzeko beste modu bat baino gehiago

Ongi etorria ematen diogu REAS Euskadiren sarera Ekhilur proiektuari! Zuetako askok galdetuko zarete baina, zer da Ekhilur? Ekhilur irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba da, kontsumitzaileek, tokiko negozioek, enpresek, elkarteek eta erakunde publikoek osatua. Helburu nagusia bertoko ekonomia dinamizatzea eta indartzea da, tokiko merkataritza-sareak eratuz gure auzo eta herrietan merkataritza-gune irekiak sortuz. Teknologiarik aurreratuenean oinarrituta, herritarrei ordaintzeko […]

13 May 2020

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Ongi etorria ematen diogu REAS Euskadiren sarera Ekhilur proiektuari! Zuetako askok galdetuko zarete baina, zer da Ekhilur?

Ekhilur irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba da, kontsumitzaileek, tokiko negozioek, enpresek, elkarteek eta erakunde publikoek osatua. Helburu nagusia bertoko ekonomia dinamizatzea eta indartzea da, tokiko merkataritza-sareak eratuz gure auzo eta herrietan merkataritza-gune irekiak sortuz.

Teknologiarik aurreratuenean oinarrituta, herritarrei ordaintzeko tresna arin eta segurua eskaintzen die, dirua gizartea eraldatzeko motor gisa erabiltzen laguntzeko. Funtzionamenduari buruzko informazio guztia webgunean aurkitu dezakezue: https://ekhilur.eus/eu/

Martxan jarri berri den ekimen honek zuen laguntza behar du aurrera egin ahal izateko. Uda bitartean 1.000 bazkide lortu nahi dira proiektuaren iraunkortasuna bermatzeko eta irailean indarrez Euskal Herri osoan martxan izateko.

Nola bazkidetu naiteke? 

Minutu gutxi batzuk besterik ez dituzue beharko. Formulario motz bat bete eta FIARE banku etikoko kontuan 50€ sartu beharko dituzue. 50€ horiek kooperatibaren kapital sozialari egiten diozuen ekarpena dira, eta berreskuratu daitezke baja ematea erabakitzen baduzue. Kooperatiba guztietan bezala, bazkide den pertsona edo erakunde bakoitzak boto eskubidea erabil dezake, eta erabaki garrantzitsuak batzar orokorrean hartzen dira beti.

Related Posts

----