Políticas Públicas

20 pista merkatuak erdigunetik kentzeko

Júlia Martí Comas eta Zaloa Pérez Hernandorena (OMAL eta REAS Euskadi, 2020).

1 October 2020
Euskadi
Tags:

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Pandemiaren hastapenetik oraindik urtebete pasa ez, eta dagoeneko begi-bistakoa da COVID-19ak berez kinka larrian zegoen sistema baten ehunak tinko estutu dituela; prekarietatearen eta biolentziaren gorakada bermatuz. Testuinguru honetan, argi eta garbi geratu da bizitza bera dela arrisku larrian dagoen hori; ez koronabirusaren birulentziaren ondorioz, baizik eta bere biziraupena bermatu nahian sistema bera eta planetaren baliabideak muturrera eramaten dituen kapitalismo akabatu batek darabiltzan dinamikengatik.

Egoera honen aurrean, bestelako irtenbideak eraiki behar ditugu; baina ez guztiz zaurgarri agertu diren globalizatutako merkatuen mesedetarako irtenbideak; edo dagoeneko gurekin dugun zaintza-krisi eta krisi-ekologikoaren larritasuna areagotzen dutena. Tokitik eraikitzen ditugun irtenbideak zaizkigu baliagarriak: gure herriak gobernatzeko dugun gaitasuna defendatzeko, erabakitze-prozesua egunerokotasuneko espazioetara gerturatzeko eta banako zein kolektiboen beharretara erantzuten dieten irtenbideak sortzeko. Tokikoa da gure jarduera eremu estrategikoa, beraz.

Gure herrien defentsan. 20 pista merkatuak erdigunetik kentzeko argitarapenean, herrien demokratizazioan, deskorporatibizazioan eta desmerkantilizazioan aurrera egiteko 20 proposamen estrategiko aurkituko dituzue; baita dagoeneko martxan ereduen adibideak ere; guztiona den hori kudeatzeko bestelako moduen eraginkortasuna erakusten dutenak. Apustu honetarako aukeratutako alorrak hurrengoak dira: aurrekontua eta zorra; energia, ura eta hondakinak; ekonomia eta tokiko garapena; denbora eta zaintzaren antolaketa soziala; lurralde-plangintza, hirigintza eta etxebizitza; kultura; eta giza eskubideak.

  • Izenburua:Gure herrien defentsan 20 pista merkatuak erdigunetik kentzeko
  • Egileak:Júlia Martí Comas eta Zaloa Pérez Hernandorena
  • Argitaratzen dute:Observatorio de Multinacionales en América Latina (OMAL) – Paz con Dignidad eta REAS Euskadi
  • Diseinua eta maketazioa:Iñaki Landa eta Leire Milikua
  • Argitalpen data:2020

Deskargatu argitalpena hemen>>
Deskargatu laburpena hemen>>

Related Posts

----