Varios

Caritas Bizkaiak 2019ko Memoria aurkeztu du, “Alkartasuna beti zabalik” lelopean

Caritas Bizkaiak eskerrak eman nahi ditu boluntarioen konpromisoagatik (% 81 emakumeak dira), eta Bizkaiko gizartearen lankidetza ekonomikoagatik (4.232 bazkide eta kolaboratzaile, % 51 emakumeak), 3,2 milioi euroko ekarpena egin baitzuten. Herentzia eta dohaintza gisa 600.000 euro eman ziren; enpresa eta erakunde pribatuek 1,5 milioi euroko ekarpena egin zuten, eta Bizkaiko kristau komunitateak 649.000 euro bildu zituen Elizbarrutiaren parrokietan. Administrazio Publikoei ere eskerrak nahi dizkie, 4,2 milioi euroko […]

12 June 2020

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Caritas Bizkaiak eskerrak eman nahi ditu boluntarioen konpromisoagatik (% 81 emakumeak dira), eta Bizkaiko gizartearen lankidetza ekonomikoagatik (4.232 bazkide eta kolaboratzaile, % 51 emakumeak), 3,2 milioi euroko ekarpena egin baitzuten. Herentzia eta dohaintza gisa 600.000 euro eman ziren; enpresa eta erakunde pribatuek 1,5 milioi euroko ekarpena egin zuten, eta Bizkaiko kristau komunitateak 649.000 euro bildu zituen Elizbarrutiaren parrokietan. Administrazio Publikoei ere eskerrak nahi dizkie, 4,2 milioi euroko laguntzagatik. Gainerakoa diru-sarrera propioak izan dira (1,3 milioi euro). Guztira, 11,5 milioi euro inbertitu ditu Caritas Bizkaiak 2019an, batez ere Etxegabekoen arloan (3,6 milioi); Harreran (2,1 milioi) eta Enpleguan (1,7 milioi).

Laguntza jaso duten pertsonen profila

  • Adingabeak beren kargura dituzten emakumeen errealitatea oso presente daukagu. 2019an bide-laguntza jasotako 6.264 pertsona adingabeak dituzten familietako kideak dira. Horietatik, % 44 guraso bakarreko familiak dira, gehien-gehienetan, emakumea buru dutenak.
  • Babesgabetasun eta gizarte-bazterkeria arriskua bereziki kritikoa da haur eta gazteen Arlo horretan ahalegin berezia egin da etorkizunean pobrezia eta gizarte-bazterkeria egoeren transmisioa prebenitzeko. Gizarte eta heziketa arloko babesa eskaini zaie 630 haurri (% 53 neskatilak), eta 1.362 gazteri eman zaie arreta hainbat proiektutan.
  • Bazterkeria egoera larriak gehiago ikusten dira gizonen kasuan, baina badago emakumeei eragiten dien bazterkeria-errealitate bat, eta apurka-apurka azaleratzen ari da. Caritasen etxerik gabeko 1.832 pertsonari eman zitzaien arreta; horietatik, % 14 emakumeak izan ziren.
  • Babesgabetasun sozialak edadetuei eta beren senideei ere eragin die. Caritasek 352 pertsonari eman zien bide-laguntza 2019an (% 79 emakumeak), eta 90 familia zaintzaileri.
  • Enplegu duin bat lortzeko bide-laguntza integrala eman zitzaien 523 pertsonari (% 78 emakumeak) eta lan-bitartekaritza arloko zerbitzuak 1.723 pertsonari (% 77 emakumeak). 333 pertsona laneratu ziren.
  • Laguntza jaso zuten pertsonen % 40a bertakoak dira. Aipatu nahi dugu bide-laguntza jasotzen duten migratzaileen erdiek egoera administratiboa erregularizatua dutela.

Bide-laguntza jasotzen duten pertsonen artean krisiak izandako lehenengo ondorioak

2019ko datuak horiek izanik, hori da gure abiapuntua, baina errealitatea guztiz aldatu da, eta kolpe horren lehenengo ondorioak ikusarazi nahi ditugu.

  1. Enplegua galtzea, neurri handi batean, lan informala.
  2. Familien diru-sarrerak.
  3. Etxebizitza galtzeko arriskua.
  4. Arrakala digitala eta hezkuntza arlokoa.
  5. Laguntza-sare sendotu eta ahulduak
  6. Familien osasun psiko-emozionala.
  7. Etorkizun ziurgabea.

Deiak

Azken hilabeteotan bizitakoaren esperientziak agerian utzi du zein garrantzitsuak diren politika publikoak; izan ere, egoera batzuetan herritarren bizi-kalitatea babesteaz gain, bizia bera babestu beharra izaten da. “Publikotasuna” berreraiki eta sendotu behar dugu, Denon Ongizatearen ideiaren inguruan. Administrazio publikoek erantzukizun erabatekoa dute horretan, eta gizarte zibilak ere parte-hartze aktiboa izan behar du, ondo antolatuta. Hori dela eta, sistema publikoak sendotzeko aldarria egin nahi dugu, herritar guztien eskubide sozialak bermatzeko. Une honetan, Denon Ongizatea eraikitzeko, honako urratsak jarraitu behar ditugu:

  • Bizitza eta pertsonen zaintza gizarte ereduaren zentrora eramatea.
  • Lan duinaren aldeko apustua jarduera-eremu guztietan, bereziki zainketa eta zerbitzuen arloan.
  • Herritar guztientzat pobreziaren aurka babesteko gutxieneko diru-sarrera batzuk bermatzeko politika publikoak garatzea.
  • Etxebizitzaren gaiari heltzea, bizitza duina izateko eskubide gisa azaleratuz, eta ez soilik merkataritza-ondasun legez.
  • Harreman pertsonal eta komunitarioen balioaz ohartzea, baita harreman tranzendentalena ere, loturarik gabeko gizarte indibidualista honetatik irteteko aukera gisa. Giza balioak indartzea, ahul eta babesgabeenak alde batera ez geratzeko (hala esaten digute Nafarroa eta Euskadiko Gotzainek Pastoraltza Gutun bateratuan).

Gure konpromisoa aldatuz doazen egoerei erantzuna ematea da, kristau komunitatearen boluntariotzaren eta gizarte osoaren elkartasunaren bidez. Aldarrikapen hauek horrekin bat egiten dute.

PRENTSA OHARRA

PRENTSAURREKOAREN GRABAZIOAREN BIDEOA

PRENTSAURREKOAREN ARGAZKIA

AUDIO

MEMORIA INSTITUZIONALA 

 

Related Posts

----