Varios

Ez ordaindu gerrarik. Armagabetu zure zergak errenta-aitorpena egitean

Gerra da gizateriaren aurkako krimenik handiena. Mundu bidezkoago bat eraikitzeak haren kausa guztiak desagerrarazteko borroka egitea dakar. Horietako bat haren finantzaketa da. Horretarako, hainbat kolektibok Gastu Militarrari Eragozpen Fiskala egiteko kanpaina abiarazi dugu. Gerren finantzaketan estatuari ekonomikoki laguntzeari uko egitea da eragozpen fiskala. Desobedientzia zibileko ekintza bat da, eta zergen zati bat ogasunei ordaintzeari uztean datza, kopuru hori […]

28 May 2020

Buscador de noticias

  • Filtra por temática

  • Filtra por etiqueta (Ctrl+clic)

  • Filtra por tipo de contenido

  • Filtra por tipo de recurso

  • Orden de los resultados

Gerra da gizateriaren aurkako krimenik handiena. Mundu bidezkoago bat eraikitzeak haren kausa guztiak desagerrarazteko borroka egitea dakar. Horietako bat haren finantzaketa da. Horretarako, hainbat kolektibok Gastu Militarrari Eragozpen Fiskala egiteko kanpaina abiarazi dugu.

Gerren finantzaketan estatuari ekonomikoki laguntzeari uko egitea da eragozpen fiskala. Desobedientzia zibileko ekintza bat da, eta zergen zati bat ogasunei ordaintzeari uztean datza, kopuru hori izaera eraldatzaile eta solidarioa duten alternatibak eraikitzen lan egiten duten beste herri ekimen batzuetara bideratzeko.

Beste urte batez, zerga-ordainketako bulegoak irekiko ditugu Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Horietan, aurretiko hitzorduarekin eta doan, Errentaren Aitorpena egingo dizugu, Eragozpen Fiskala barne.

Eskatu hitzordua! Nola?

  • Araba: deitu 945 21 48 88 zenbakira (goizeko 9etatik arratsaldeko 14etara) edo eragozpenfiskala.araba@gmail.com helbidera idatzi. Ekainaren 16tik urriaren 1era arte emango dira hitzorduak.
  • Gipuzkoa: deitu 943 359 592 zenbakira (goizeko 9etatik arratsaldeko 14etara) edo idatzi eragozpenfiskala.gipuzkoa@gmail.com helbidera. Ekainaren 16tik uztailaren 21era arte emango dira hitzorduak.
  • Bizkaia: deitu 609 469 599 zenbakira edo idatzi eragozpenfiskala@gmail.com helbidera.

Armaden zeregin nagusia kapitalismoa eta baliabide naturalak suntsitzeko eta bahitzeko prozesua mantentzea da, baita herrialde pobretuak ustiatzen dituzten enpresa transnazionalak defendatzea ere, planeta krisi klimatiko suntsitzaile batera eraman baitute.

Armadek eragiten duten sufrimendua deskribaezina da. Gerrek giza eskubideen urraketa nabarmena dakarte, eta milioika pertsonaren desplazamendua behartzen dute. Izan ere, gatazka belikoak eta horien ondorioak dira migrazio behartuen arrazoi nagusia munduan.

Horregatik, ezin dugu mugetan gertatzen ari den gerra alde batera utzi. FRONTEX elikatzeko xahutze izugarria; migratzaileak kontrolatzeko eta kriminalizatzeko mekanismo militarra. Itsasontziak bahitu eta harrapatzeko tresna bat, Europako herrialdeen ertzetara iristen ez uzteko, pertsona horiek zein arrisku edo osasun egoeratan dauden axola gabe; deportazio operazioak egiten ditu, oinarrizko eskubideak urratuz, bizitzeko eskubidea barne.

Ezin dugu alde batera utzi gastu militarrean xahutzen diren baliabideak zuzenean kentzen direla inbertsio sozialetatik, hala nola osasungintzatik, indarkeria matxistaren aurkako neurriengandik, hezkuntzatik, garapenerako lankidetzatik, pertsonen zaintzatik eta natura zaintzeko politiketatik.

GERRA HEMEN HASTEN DA. GELDI DEZAGUN HEMEN!

Argitan (Barakaldoko Emakumeen Aholku Zentroa), Asociación Finanzas Éticas Euskadi, Bake-Ekintza antimilitarista Taldea, CEAR Euskadi, Ekologistak Martxan, ESK, Kakitzat, KEM-MOC, Mugarik Gabe, Mundubat, Setem Hego Haizea, REAS Euskadi, Medicus Mundi Araba, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Posada de los Abrazos.

Related Posts

----