24Oct

REAS Euskadi eta Alboan-en komiki berriaren aurkezpena (Bilbo)

Buscador de eventos

REAS Euskadik eta Alboan Fundazioak, Amaia Ballesteros komikilariaren laguntzarekin argitaratutako komikia, lehenengo aldiz aurkeztuko da Parrapean Komiki Egunak jardunaldietan, urriaren 24an 13.30etan Santutxuko Karmelo Plazan. 

Komikiak “Oletakorta, ekonomia solidarioko abentura bat” du izenburutzat, eta ekonomia solidarioko proiektu bat martxan jarri nahi duten bost lagunen abenturak kontatzen dizkigu. Laster web orrialdean eskegiko dugu, baita paperean argitaratu ere.